Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu irailean zehar egiteko. Hauen bidez, kolektibo hori osatzen duten pertsonek bere kezka eta zaletasun berak dituen jendea ezagutu edota norbere buruarekin baliagarriago eta gusturago sentitu ahal izango dira. Honakoak dira arloak prestatu dituen jarduerak:

 BISITA KULTURALA: Gorbeiako parke naturaleko parketxera, irailaren 23an, asteartea. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, irailaren 8tik aurrera, astelehena.

MENDI IBILALDIA: Irailaren 25ean, osteguna, Busturia, Mundaka eta Bermeo arteko ibilbidea egingo da. Izena ematea beharrezkoa da eta irailaren 10etik aurrera, asteazkena, egin ahal izango da. Gehienez 30 lagunek egin ahal izango dute ibilbidea.

GIMNASIA KALEAN: Hamar saio izango dira, irailaren 8a eta urriaren 9a bitarte, Ardanza plazan eta Romualda Zuloaga plazan izango diren hitzorduetan. Astelehen eta asteazkenetan lehenengoan, eta astearte eta ostegunetan bigarrenean. Ordutegia berbera izango da bietan, 10:00etatik 11:00etara. Izena irailaren 1etik aurrera, astelehena, eman ahal izango da.

ADINEKO PERTSONENTZAKO OLINPIADAK: Santakurtzetako jaietan zehar, punteria, arintasuna, oreka eta abarrekin zerikusia duten froga egokituen ginkana egingo da. Parte hartzen dutenentzako sariak eta sorpresa ugari egongo dira. Hitzordua Kurtzeko plazan izango da, irailaren 16an, asteartea, 11:00etan. 

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.

Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik ostiralera, eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez 2 inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.