Síguenos en redes sociales:

Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria Gernikara helduko da

Abuztuaren 19tik 25era ikusi ahal izango da

Artea eta kultura Bizkaiara eta bizkaitarrengana hurbiltzea helburu duen Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria Gernika-Lumora helduko da. BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean martxan jarritako ekimen hau Herriz Herri programaren barruan antolatzen da. Gernikan abuztuaren 19tik 25era bitartean egongo da ikusgai.

'Historia Hilezkorrak' lelopean, erakusketa Gernikako Merkurio Iturria ikusi ahal izango da, eta gai horrekin zerikusia duten zenbait artelan esanguratsuren erreprodukzioak izango ditu, jatorrizko obrak Bilboko Arte Ederren Museoan daudelarik. Dagozkien azalpen-audioak (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) telefono mugikorretan doan deskargatu ahal izango dira QR kode baten bidez. Gernikatik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Busturira iritsiko da abuztuaren 26etik irailaren 1era.

Herriz Herri, gizarte-eragin positiboa Bizkaian

Lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren, BBK-k berriro jarri du abian Herriz Herri proiektua. Ekimen ibiltari horren helburua Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara iristea da, aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituzten eta 2030 Agendarekin eta GJHekin bat egiten duten proiektuak elkarrekin lantzeko. Dagoeneko Bizkaiko 61 udalerrik bat egin dute ekimenarekin.

Proiektu honekin, BBK-k bizkaitarren kohesioarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa erakusten du, eta katalogo berritua aurkezten du; hor, Artearen Ibilbideaz gain, lurraldeko hainbat udalerritan gauzatuko diren ekimen berriak jasotzen dira: kolektibo hori motibatzeko eta berdintasuna eta tratu ona bultzatzeko gazteei zuzendutako proposamenak; emakumeari, inklusio edo gizarteratzeari edo kulturartekotasunari buruzko gaiak lantzeko ikaskuntza-komunitateak; klima-aldaketari buruz kontzientziatzeko ziklo bat; eta 2030 Agendaren inguruan sentsibilizatzeko haurrentzako tailer ludikoak.