Amorebieta-Etxanoko Udalak musikaz, kirolak eta tradizioz beteriko egitarau zabal-zabalak prestatu egin ditu ostiral honetan, ekainaren 27an, hasiko diren Boroa eta Saratsu auzoetako San Pedro jaiak ospatzeko.

Jaiak 19:00etan hasiko dira, txupinazoa jaurtiz eta Triki-Piu-Pand-en animazioarekin. 20:00etan, hirugiharra eta sardina dastaketa egingo dira, eta 22:00etatik aurrera, DJ Zirkinen musikak erritmoa jarriko dio gauari.

Larunbatean, ekainaren 28an, jarduera desberdinak antolatuko dira, adin guztiei zuzenduta: 12:30ean txikienentzako jolasak, 14:00etan Sukalki Txapelketa, 17:30ean, Briska Txapelketaeta 19:30ean, aldiz, Tute Txapelketa. 21:00etan, Merhezi Erromeriak emanaldia eskainiko du, eta 23:00etan, DJ Zirkinek bere musikarekin itxiko du eguna.

Igandean, ekainak 29, San Pedro Eguna ospatuko da, eta Paula Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen omenezko mezarekin hasiko da 12:00etan. Mezaren ostean, txistulariak kalez kale ibiliko dira, eta 13:15ean, Soinutxikierkinaz gozatzeko aukera izango da Triki-Kantu-Dantzan taldearekin. Arratsaldeak Briska Txapelketarekin jarraituko du 17:30ean.

Astelehenean, ekainaren 30ean, San Pedrotxu egunean, ekitaldiak 12:00etan hasiko dira meza batekin, ondoren txistularien emanaldia eta Andramari ikastolako gurasoen korua egongo dira. Ondoren, 13:00etan, Igel Txapelketa egingo da, eta eguneko jarduerak auzoko herritarren bazkari herrikoiarekin amaituko da.

Uztailaren 4an, ostirala, 20:00etan tortila lehiaketarekin hasiko da egitaraua. 21:00etan, haurren bolo-lehiaketa izango da, eta ondoren, 22:00etan, helduen txanda etorriko da. Egunari amaiera emateko 23:00etan, Erromeria Joxe Angel Elizalderen emanaldia izango da ikusgai.

Uztailaren 5ean, larunbata, jarduerak 9:00etan hasiko dira, ehiza txakurren erakustaldi batekin. 12:00etan, haurren jolasen txanda izango da, eta ondoren, 14:00etan, paella lehiaketa egingo da. Arratsaldean, 16:00etan, mus lehiaketa izango da, eta 22:00etan, Idi Probak egongo dira. Gaua gauerdian amaituko da Kitturen emanaldi animatuarekin.

Uztailaren 6an, igandea, egitaraua Triki Karro Poteoarekin hasiko da 10:00etan, ondoren bazkaria 14:30ean ospatuko da, eta 19:00etan zozketak emango dio amaiera aurtengo festei.

Saratsuko jaiak

Era berean, Saratsu auzoan ere San Pedroak ospatzen dira, eta ekainak 29 an 12:00etan meza eta txistulariak izango dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei ekitaldi hauetan aktiboki parte hartzeko gonbita luzatzen die, Boroa eta Saratu auzoetako San Pedro jaiak ospatzeko eta bizikidetzaz, kirolaz eta tokiko kulturaz gozatzeko.