Colajets, Patxa eta Kotta izango dira aurten Santurtziko Karmengo jaietako eszenatokira igoko diren hiru talde lokalak. Urtero bezala, Udalak haien espazioa emango die, herriaren aurrean jo dezaten. Jaietako lehen larunbatean, uztailak 12, izango dute oholtzarako txanda, gaueko 22.00etatik aurrera pantalanetako agertokian.​

Itziar Carrocera kultura zinegotziak aurkeztu ditu prentsa aurrekoan eta haien ahalegin eta lan handia nabarmendu nahi izan du. “Santurtzik beti izan du musikarako joera handia, oso maisu onak izan baititugu, Eskorbuto, esaterako, zeinen ondareak musikarako grinari esker hain eremu zail eta aldi berean esker oneko honetan denboran zehar aurrera egin duten talde ugari utzi dituen”

Jaietan joko duten taldeei dagokienez, azpimarratu behar dugu Colajets-ek ez duela inor epel utziko, izugarrizko indarra du eta. Kaosa eta errebeldiaren muina harrapatzea lortu dutela esan daiteke. Horrela, haien akorde bakoitzak musika gordina eta iragazkirik gabea bizitzea zer den adierazten duenez, lotura berezia lortzen dute publikoarekin. Rock musikaren maitaleak eurak, gogoz beteriko zuzeneko soinua egiten duten Rock musikaren maitale sutsuak dira.

Bestetik, Patxa bakarkako proiektuak lehenago As Eternum taldearekin zekarren ikuspegi are Heavy-agoa dakar orain. Karmengo jaietan egunotan aurkezten ari diren lehen diskoa entzuteko aukera izango dugu.

Kotta izango da jaietan joko duen hirugarren taldea. 2016an sortua, 80ko hamarkadako Rock amerikarraren eragin handia izan du bere ibilbidean, hala Toto, Foreigner, Who, Police taldeak, nola Michael Landau, SteveLukather, Jeff Porcaro, Davis Paich eta Michael Thompson musikariak, besteak beste, izan dira gaur egungo errepertorio sendora iritsi arteko musikaren garapenean eragina izan dutenak.​