Aurrera doa Barakaldoko Udala herriko kirol-instalazioak berritzeko erronkarekin. Oraingo honetan, 600.000 euroko aurrekontua bideratuko du La Siebeko frontoia estali eta eraberritzeko. Lanak aste honetan hasi dira, eta eragite-epea 6 hilabetekoa izango da gutxienez.
Proiektu honek euritik babestutako herritarrentzako topaguneak sortu nahi ditu, urte osoan erabili ahal izateko. Gurutzeta auzoko bizilagunen eskariak jasota, Udalak estalki bat diseinatu du La Siebeko pilotalekurako.
Zehazki, 371,59 metro karratu kirol-espazio estaliko dira, inguruko etxebizitzei ahalik eta ikus-inpaktu txikiena eragingo dien diseinuarekin. Irtenbidea bi isurkiko estalkia da, oinplano angeluzuzenekoa, 12,10 metroko zabalerakoa eta 30,71 metroko luzerakoa, zeharkako profila mantentzen duena, asimetrikoa, ezkerreko hormaren aldeko isurialdearekin, altuagoa eta estuagoa. Estalkiaren eta itxitura bertikalaren egitura zeharkako 4 arkupek osatzen dute. Eta estalkia bera oihal opaku eta zeharrargitsuz osatuta egongo da.
Estalkiaz gain, frontoia bera berritzea ere aurreikusten da proiektuan, egiturazko patologia puntualak baititu.
"Estalki bat jartzean lortu nahi dugun helburua auzoan zerbitzu berri bat sortzea da, ez bakarrik kirola egiteko orduan, baita jolasteko orduan ere, baita euri-egunetan babesa emango duten kultura- eta aisialdi-jarduerak antolatzeko orduan ere... Azken finean, kalean gozatzeko auzoaren aukerak zabaltzea da ", adierazi du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.