"Magaletik herrire", Ibilaldiko abestia
Abestia eta bideoklipa Galdakaoko OXABI taldeak egin du
Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak antolatu duen 2025eko Ibilaldirako abestia 'Magaletik herrire' izena du. Abestia eta bideoklipa Galdakaoko OXABI taldeak egin du; letra aldiz, Gotzon Barandiaranek eta ikastolako ikasle talde batek egin du: Amaia Gojenola Zorroza, Haritz Gortazar Tutor, Libe Dilan Bikim Euba, Naroa Elorriaga Zorroza, Nora Vellido Doistua, Oier Zelaia Belar, Urtzi Larrabeitia Zubero eta Uxue Rasche Cuñado.
Oxabi taldeak azaldu duten bezala antolakuntzatik kanta sortzeko ‘enkargua’ jaso zutenean, berehala etorri zitzaien burura Oxabik Galdakaori eta baita Ibilaldiari ere zor diona: bost galdakoztarrok sortu zuten taldea 2006an, formatu akustikoan, eta 2009an Galdakaon antolatu zen lehenengo Ibilaldia hartan kontzertua eskaintzeko formatu elektronikora egin zuten jauzi, jo behar zuten Iturrondo plaza handiaren eta agertoki zabalaren neurrian egoteko asmoz.
Eta horretarako gehitu zituzten bateria, baxua, saxofoia, tronpeta… “Kontzertu gogoangarria izan zen, inoiz ahaztuko ez duguna. Eta lehenengo aldia izateko, hain txarto ere ez zen irten edo bai, baina guk itzel pasatu genuen!” gogoratu dute.
Horregatik, Galdakaori eta orduko Ibilaldiari esker, gaur egun ezagutzen dugun Oxabi daukagu, etengabe hazten doana eta urtero erronka berriei aurre egiteko prest dagoena.
Temas
Más en Bizkaia
-
Rock y pop electrónico en la despedida de los conciertos Bereziak
-
Mañu se prepara para celebrar las Fiestas del Carmen del 16 al 19 de julio
-
La historia, la costa y la cultura se dan cita este mes de julio en Lekeitio con actividades para todos
-
Las cinco notas de corte más altas de la EHU están en Bizkaia