Tabirako igerilekuetako udako denboraldia ekainak 12an, osteguna, hasiko da eta irailaren 14era arte luzatuko da. Ekainean, uztailean eta irailean zehar, Tabirako igerilekuak 10:30etik 21:00etara egongo dira zabalik. Abuztuan, irekiera ordutegia luzatuko da, 09:00etatik 21:00etara.

Tarifak:

  • Hileko Abonua (uztaila edo iraila): Landakoko igerilekuetarako sarbide esklusiboa
  • Banakakoa: 19 € (24,70 € erroldatu gabeentzat)
  • Familiakoa: 28 € (36,40 € erroldatu gabeentzat)
  • Udako abonua (ekainaren 12tik irailaren 12ra): Tabirako igerilekuetarako sarbide esklusiboa
  • Familiakoa: 58 € (75,40 € erroldatu gabeentzat)
  • Banakako heldua: 38 € (49,40 € erroldatu gabeentzat)
  • Eguneroko Sarrera: Pertsona guztientzat eskuragarri.

Bonuak bihartik aurrera, maiatzak 15, eskura daitezke Durango Kirolak APP-aren bitartez, www.durangokirolak.net web orrialdean edota Landako IIko bulegoan. 

Erabiltzaileei "Durango Kirolak" aplikazioa deskargatzea gomendatzen zaie, instalazioetarako sarbidea errazteko. App honen bidez, udako igerilekuaren abonua kontratatu ahal izango da. Abonu familiarra duten pertsonek familiako kide guztiei sarbidea erraztu ahal izango diete QR kodearen bidez. Igerilekuetara sartzeko aukeren artean daude "Durango Kirolak" aplikazioak emandako QR kodearen erabilera, erabiltzaile-txartela edo eguneroko sarrera. Egun eguzkitsuetan eta erabiltzaile asko dauden egunetan, aipatutako aplikazioa eta sartzeko metodoak erabiliz ilara luzeak saihestu eta sarrera arindu ahal izango da.

Tabirako igerilekuen instalazioa 1.900 pertsonak erabili ahal izango dute aldi berean, denbora-mugarik gabe. Gainera, hamaka zerbitzu bat eskainiko da, horiek uzteko espazio batekin, eta igerilekua dinamizatzeko programa bat ezarriko da, bertaratutakoak gehiago entretenitzeko.