Urtero bezala, Barakaldoko Udalak martxan jarri du Karmengo jaietako irudia izango den kartela aukeratzeko lehiaketa. Bada, dagoeneko zabalik dago, maiatzaren 18ra arte, hiru lan finalisten artean bat bozkatzeko epea. Gurutzetako gizarte etxeetan, Clara Campoamorren eta Udalaren Facebookeko orrian bozkatu ahal izango da.
Epaimahaia joan den astean bildu zen Barakaldoko jaiak hobeto irudika ditzaketen proposamenak aukeratzeko. Kasu honetan, hiru lan aukeratu dira, eta Gurutzetako zentro zibikoan eta Clara Campoamorren eta Barakaldoko Udalaren Facebookeko orrian ikus eta bozka daitezke. Bozketa datorren igandera, maiatzaren 18ra, arte egongo da zabalik.
Jolin eta Deabru, Barakaldoko maskotak, adituen epaimahaiak hurrengo Karmenak ordezkatzeko hautagai gisa aukeratu dituen proposamenetan izango dira berriz ere.
- aukerak Jolin eta Deabruren irudia erakusten du festa giroan.
- aukeran musika da protagonista. Kartelak hiriko kaleetan zehar ibiltzen diren fanfarreen musika eta musikariak nagusi diren jaietako giroa irudikatzen du. Erraldoi bat eta Jolin eta Deabru jaietako maskotak ere agertzen dira.
- aukera proposamen sinbolikoagoa da. Atzealde beltz baten gainean, Jolin Deabruren isatsean zehar agertzen da musika sortzen.
Bozkatzeko modua aurreko urteetakoa bezalakoa da. Zazpi egun natural prestatuko dira ¿ maiatzaren 12tik (astelehena) 18ra (igandea) ¿ barakaldarrek euren lehentasunak erakutsi ahal izateko. Horretarako, Gurutzetako zentro zibikora edo Clara Campoamorrera hurbildu ahal izango dira. Bertan, hiru aukerak azalduko dira, botoak jasoko dituen hautestontzi batekin batera.
Halaber, auzotarren bozketa online erraztuko da. Udalaren Facebooken webgune ofiziala. Bertan, kartelak erakutsiko dituen atal bat prestatuko da. Botoa emateko nahikoa izango da "Atsegin dut" botoia sakatzea.
Irabazlearen hautaketa herritarren parte-hartzearen % 50ean eta Udal Jai Batzordearen bozketaren beste % 50ean egongo da.