Síguenos en redes sociales:

Eskola-orduz kanpoko euskarazko jarduerak eskainiko ditu Getxok

Udalak 42.557 euro onartu ditu euskal kultura sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarte, erakunde edo enpresarentza

Datorren maiatzaren 30era arte zabalik izango da euskara sustatzen duten eskola-orduz kanpoko jardueren proiektuak dirulaguntzen urteko deialdira aurkezteko epea. Horietarako Udalak 42.000 euro onartu ditu, hurrengo bost ildotan:

  • Hizkuntza-murgiltze laburreko jarduerak laguntzeko 5.000 euro izango dira, hala nola barnetegiak edo eguneko irteerak, lehen ildoan.
  • Bigarrenak, 10.000 eurorekin, aldi luze batean euskararen erabilera aktiboa bilatzen duten ekimenak bultzatuko ditu, esate baterako antzerkia, bertsoak edo berbodromoak.
  • Hirugarren lerroa, 7.000 eurorekin, errefortzu klaseetarako izango da.
  • Laugarren lerroak 15.000 euro zuzenduko ditu euskaraz garatzen diren ohiko jardueretara, horien artean, robotika, dantza, sukaldaritza, zirkoa, yoga futbola, saskibaloia, xakea.
  • Bosgarrena, 5.000 euro, Euskararen Eguna, euskal astea bezalako ekitaldiak antolatzeko. 

Bestalde Udalak 42.557 euro onartu ditu euskal kultura sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarte, erakunde edo enpresarentzat, euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatze aldera, ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Plan Estrategikoak jasotzen duenaren arabera. 

Lehenengo ildoak 11.760 euro banatuko ditu euskarazko jarduerak antolatzeko lokal baten gastuetan laguntzeko; bigarrenak 2.625 euro San Juan jaia antolatzeko gastuak ordaintzeko; hirugarrenak 21.472 euro auzoetako Olentzeroak antolatzean sortzen diren gastuetan laguntzeko; laugarrenak 4.200 euro Euskal Herriko gazteei Getxo eta bere kultura ezagutzera emateko, eta bostgarrenak, 2.500 euro Getxoko gazteei Euskal Herria eta euskaraz egiten den kultura ezagutzera emateko.  

Ildoetarako eskaerak aurkezteko epea bihartik, asteartetik, maiatzaren 6tik 15era (barne) egongo da zabalik, hirugarren ildorako izan ezik, hori urriaren 16an amaituko baita. Eskaerak, ahal dela, Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bitartez aurkeztu beharko dira.