Durangoko Udalak animaliak arduraz edukitzea eta adoptatzea sustatzen du
Durangok 2 urtetan 190.000 eurotik gora bideratu ditu animalien ongizatearen kudeaketa arduratsua bermatzeko
Azken 2 urteetan, Durangok pauso garrantzitsuak eman ditu abandonatutako animalien arretan eta zaintzan, kudeaketa-neurri berrien ezarpenari eta esparru horretako aurrekontua indartzeari esker. 2023ko amaieran Animalien Ongizatearen Legearen indarrean sartzearekin batera, jarduera eredu egituratuagoa, gardenagoa eta udalerriaren benetako beharretara egokituagoa finkatu da.
2023. urtetik 2025eko martxora arte, Udalak animalien bilketa, identifikazioa, mantenimendua, zaintzarekin lotutako lanetan egindako gastua 139.658,68 eurokoa izan da. Kopuru horri 51.000 euro gehitzen zaizkio, zehazki katu-kolonien kudeaketara bideratutakoak.
2023an, 64.807,59 euro. 2024an, 112.865,44 euro. 2025eko lehenengo bi hilabeteetan, urtarrila eta otsailean, 12.985,65 euro ordaindu dira kontzeptu berberengatik.
2025erako, Udalak 100.000 euroko partida espezifiko bat du abandonatutako txakur eta katuen bilketa egiteko, eta, halaber, Durangon arlo horretan lanean diharduten elkarteekin bi hitzarmen espezifiko ditu, bakoitza 32.000 eurokoa izanik.
Etengabeko inbertsio honek Durangoko Udalaanimalien ongizatearekin eta hiri-ingurunean pertsonen eta animalien arteko errespetuzko bizikidetzarekin duen konpromiso irmoa islatzen du. Herritarrei animalien jabetza arduratsuen garrantzia gogorarazten zaie eta abandonatutakoen adopzioan eta zaintzan laguntzeko deia egiten zaie. Horretarako, atal berezi bat prestatu da Udalaren webgunean, animaliak adoptatzeko. Gainera, bide publikoan animaliak ez elikatzeko beharra azpimarratzen da.
Temas
Más en Bizkaia
-
El PNV de Bermeo denuncia el deterioro de los espacios públicos y reclama responsabilidad
-
Conciertos gratis en Bilbao por Semana Santa: fechas, artistas y escenarios del 1 al 4 de abril
-
Durango abre el plazo del certamen literario Julene Azpeitia 2026
-
Bilbao La Vieja celebra dos décadas como epicentro de la vanguardia artística