Síguenos en redes sociales:

Laburbiraren azken emanaldia Mundakan izango da

Datorren apirilaren 11n bukatuko da aurtengo edizioa

Laburbiraren azken emanaldia Mundakan izango daLaburbira

Aurten Mundakak bat egingo du Laburbira Euskarazko Film Laburren Zirkuituarekin. Hori dela eta, datorren ostiralean, apirilaren 11n, Tribisarrospe Kultur Etxean emanaldia eskainiko da 19.00etatik aurrera.

Euskaltzaleen topagunea den Taupa mugimenduko Irudieneak antolatutako ekimena daLaburbira, euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza eta hedapena bultzatzea xede duena, aldi berean zinemagileei beren lanak erakusteko aukera ematen diena, estilo askotako erakusketa baten bidez.

Laburbiran euskaraz ekoitzitako 8 film labur aukeratu dira eta ostiral honetan proiekziora bertaratzen direnek doan ikusi ahal izango dituzte ikus-entzunezko pieza horiek guztiak.

Proiekzio bira joan den martxoaren 6an hasi zen, eta apirilaren 11ra arte iraungo du, Euskal Herri osoko 50 udalerri baino gehiago bisitatuz. Laburbira, beraz, Mundakan bukatuko da.