Las Llanas zeharkalea berrurbanizatzeko obrak hasi ditu Sestaoko Udalak
Lanek bi hilabeteko iraupena izango dute
Jaureguibeitiako bidetik autobusak igarotzeko prestatzeko lanekin hasi egin ditu aste honetan Sestaoko Udalak Las Llanas zeharkalea berrurbanizatzeko obrak. Guztira bi geldialdi egokitu eta hiru bihurgune zuzenduko dira, eta lanek bi hilabeteko iraupena izango dute.
Udalak bere garaian azaldu zuen bezala, Las Llanas zumarkale berriak ibilgailu motordunentzako errei bakarra izango du, hilerritik Kasko plazarako noranzkoan.
Horrek autobusen ibilbidea aldatzea ekarriko du, Portugaletera doazen garraio kolektiboko ibilgailuek egungo ibilbidea aldatuko baitute Jaureguibeitiako bidetik zirkulatzeko.
Hala ere, egoera berria horrela agertu aurretik, Jaureguibeitiako bidea egokitu behar du Udalak, autobusei pasatzen laguntzeko. Lan horiek joan den astean hasi ziren, eta bi hilabetez luzatzea aurreikusten da.
Aurreikusitako jarduketetako bat autobus geltoki berri bi sortzea da. Lehenengoa Mariana Pineda, Ferran doktorea eta Jaureguibeitiako bidea kaleen arteko bidegurutzean dagoen erdigunean egongo da; bigarrena, berriz, Ertzaintzaren komisariaren eta Azoka zaharreko aparkalekuaren ondoan.
Bi autobus geltoki berri hauek sortzeaz gain, hilerriko biribilgunean irlatxo baten erdian kokatuta dagoen markesina bat metro batzuk lekuz aldatuko da. Hala, geltoki hori hilerriko hormarekin muga egiten duen espaloira igaroko da, Portugaletera doazen bidaiariek autobusean ibiltzeko aukera izan dezaten.
Jaureguibeitiako Bidean autobusen zirkulazioa errazteko egingo den beste ekintza bat bihurgune batzuk pixka bat irekitzea da, biraketa-angelua hobetzeko eta, horrela, autobusek kontrako noranzkoa har ez dezaten.
Zuzendu beharreko kurbak edo gurutzeak hiru dira:
- Lehenengoa Sestao eta Portugalete arteko udal-mugan dago, Juan de la Cosa eta Esteban Hernandorena kaleen arteko bidegurutzean.
- Bigarren puntua Vía Galindo eta Camino de Jaureguibeitia kaleen arteko bidegurutzea da. Erdiko irlatxoan jardun behar da.
- Azkenik, zuzendu beharreko hirugarren kurba Galindo Bidea kaleko 3. zenbakiaren parean dago. Kasu horretan, bost aparkaleku kendu eta edukiontziak birkokatu beharko dira, kale horretatik jaisten diren autobusek kontrako noranzkoa har ez dezaten.