Errodaje batek eragina izango du trafikoan Areetan
Katherine Zeta-Jones aktore galestarra protagonista duen telesail baten filmaketak eragina izango du datorren ostiraletik, martxoaren 28tik, apirilaren 29ra bitartean, Bizkaia Zubiaren plazaren eta Abrako Itsas Klubaren inguruko aparkaleku-guneetan. Espazio horien erreserbatzeaz gain, txirrindularientzako eta oinezkoentzako mozketa puntualak egongo dira baita ere.
Hala, martxoaren 28tik apirilaren 14ra, afektazio-eremua Bizkaia Zubiaren ingurua izango da, batez ere Paulino Mendibil eta Evaristo Txurruka kaleak eta plazarako sarbideak. Apirilaren 9an Bizkaiko Zubiaren plazaren kanpoaldean filmatuko da lanaldi osoan, eta, beraz, pertsonen eta autoen trafikoan eragina izango dute aldizkako mozketek.
Apirilaren 26tik 29ra filmaketa Abrako Itsas Klubean, kaiko pasealekuan eta ondoko kaleetan kokatuko da: Barria Arietarekin, Jose Luis de Ugarte eta Zugatzarte.
Udaltzaingoak inguruko segurtasuna zainduko du, eta herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragitea.
‘Kill Jacquie’
‘Kill Jacquie’ telesaila hasi da dagoeneko Bizkaiko hainbat agertokitan filmatzen. Mendekuari buruzko thriller bat da, Nick Harkawayren eleberri batean oinarritua, eta Catherine Zeta-Jones aktore ezaguna du protagonista. Kokainarekin trafikatu eta hogei urtez luxuz betetako bizitza anonimoa bizi izan duen emakume aberats bati ematen dio bizia. Lasaitasun hori egun batetik bestera asaldatuko da jakiten duenean Zazpi Deabruak izeneko sikario talde batek hil nahi duela.
‘Kill Jackie’ zortzi kapituluko telesaila izango da eta Deabru Kalea Filmeak etxearen ardura izango da Bizkaiko filmaketa. Beste eszenatoki batzuk Lisboa, Londres eta Swansea izango dira.
Prime Videon kaleratuko da Erresuma Batuan, Irlandan, Herbehereetan, Turkian, Alemanian, Austrian, Suitzan, Liechtensteinen, Luxenburgon eta Kanadan, 2026an.
Temas
Más en Bizkaia
-
Abadiño sancionará a la empresa de limpieza de edificios municipales
-
Amorebieta aprueba su primera ordenanza reguladora del servicio de taxis
-
Beatriz Egaña, mujer intoxicada por plomo: "Nos tomábamos un chupito de veneno con cada vaso que bebíamos"
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol