Trafiko-segurtasuna indartzeko kanpaina bat jarri du martxan Santurtzik
Santurtziko Udaltzaingoak ibilgailuen segurtasun-gailuen erabilera bereziki kontrolatzen ari da joan den astelehenetik, martxoaren 17tik. Ertzaintzarekin batera eta EAEko Bide segurtasunaren Plan estrategikoaren baitan martxan jarritako kanpaina hori datorren igandera arte egongo da indarrean, .
Zuzendaritzak antolatu duenez, kanpainak dirauen bitartean, goizez eta arratsaldez egingo dira kontrolak. Datuak arduradunek jasoko dituzte, 2025eko adierazle gisa kudeatu ditzaten.
Ildo horretan, Sonia Lopez Bahamonde Herritarren Segurtasuneko zinegotziak azaldu duenez, “Horrelako kanpainekin ohiko kontrolak indartu nahi ditugu, autoetan segurtasun-uhalaren eta umeak babesteko gailuen erabilera ikuskatzeko. Gure helburua bide-segurtasuna hobetzea eta gidatzean jokabide desegokiak zuzentzea da, hori guztia istripu-tasa murriztera bideratuta, arrisku-taldeen arabera".
Zehatz mehatz, aste osoan zehar, hau da, astelehenetik igandera bitartean, berariazko bi azterketa egingo dira egunero, Santurtzin.
Gainera agenteek egiaztatuko dute bai gidariek, bai aurrean zein atzean doazen bidelagunek ezinbestekoak diren babesteko gailuak (uhala eta haurrak babesteko sistemak) ondo erabiltzen dituztela. Babes-gailu horiek legeak araututa daude eta derrigorrean erabili behar dira.
“Gure errepideen segurtasuna herritarrekin dugun konpromisua da. Santurtziko Udaletik jarraituko dugu aurreikusteko eta kontzientziatzeko politika horiek sustatzen, bizitza babestea eta gure herritarren segurtasuna erabateko lehentasuna baita”.
Temas
Más en Bizkaia
-
La Asociación Artística Vizcaína celebra la apertura del 35 ciclo anual de las Tertulias Poéticas de los Martes
-
El primer pinchazo contra la bronquiolitis
-
La banca vasca ya cuenta con instrumentos propios para alcanzar el 100% del crédito
-
Un joven vizcaino debe ganar 1.300 euros netos más al mes para comprar piso sin ayudas o apuros