Atzo goizean aurkeztu zuen Barakaldoko Gazte Bulegoak urteko lehen hiruhilabete honetan udalerriko gazteen emantzipazioa sustatzeko eskainiko duen prestakuntza-jardueren ziklo berria. GAZ-Barakaldo zerbitzuaren bitartez eskainitako ekimen honek Gazteen Emantzipaziorako Euskal Sareko kide den 18 eta 25 urte bitarteko gazteei informazioa eta laguntza ematen die. Tailerrak otsailaren 27an hasiko dira eta apirilera arte egingo dira arratsaldez.
Oraingo honetan, topaketen gai nagusia izango da, funtsean, autonomiarako konpetentzien garapena, finantzei eta etxeko ekonomiari buruzko gaiak: lehen laguntzak, etxeko hornidurak, banku-eragiketak, nomina ulertzeko moduak, edo autonomo izateko aholkuak. "Hiruhileko guztietan, gazteentzako interesgarriak izan daitezkeen doako tailerrak egiten ditugu, haien emantzipazioa errazteko", azaldu zuen Jonathan Martin Barakaldoko Gazteria zinegotziak.
Bestalde, ekintza osagarriak garatuko dira emantzipaziorako eskumenetan eragina duten beste eremu batzuetan. Tailer eta ikastaro guztiak doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da metodo hauetako batekin:
- Gazte Bulegoan (San Juan kalea 17).
- Telefonoz, whatsapp bidez (688 63 99 35).
- Posta elektronikoz.
Hiruhileko programazioa:
- Lehen sorospenei buruzko ikastaroa: martxoaren 3tik apirilaren 7ra (48 ordu). Astelehen, astearte eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara
- Zeramika ikastaroa: "Egin zure baxera". otsailaren 27an eta martxoaren 6an, 17:00etatik 20:00etara
- "Autonomoa izan nahi dut" tailerra, martxoaren 13an, 18:30etik 20:00etara
- Hitzaldia: "Etxeko hornidurak, zer jakin behar dut?" Martxoak 20, 17:00etatik 18:30era
- "Ulertzen duzu zure nomina?" hitzaldia, martxoaren 27an, 18:30etik 19:30era
- "Banku-eragiketak" hitzaldia, apirilaren 3an, 17:00etatik 18:30era