Udalerriko gazteen artean bokazio zientifiko tekonologikoak sustatzeko, STEAM ikastaro berriak antolatu ditu Barakaldoko Udaleko Gazteria arloak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren laguntzarekin eta Gazteriaren programa berritzaileen garapenaren esparruan.
Barakaldok zientzia eta teknologia sustatzeko bi gune berritzaile ditu, eta otsailaren 20tik maiatzaren 29ra bitarteko programazioa izango du: Inauteriko Cosplay, binilo-ebakitzailea; 3D inprimaketa, IA, 3D inprimagailurako plastiko birziklatua... Ikastaroak guztiz doakoak dira.
Barakaldok STEAM Korner bat dauka Barakaldoko Topalekuan (CIS,Anaien parkea), robotikako materialarekin eta programazioarekin eta 3D inprimaketako standarekin hornitua. Bertan, robotikarekin eta zientzia eta teknologia nerabeei aplikatzearekin lotutako taldeak eta jarduerak dinamizatzen dira.
Bestalde, GAZ Barakaldoko STEAM Gelak (Gazte Bulegoa), ekipamendu informatikoz, 3D inprimagailuz eta material desberdinei aplika dakizkiekeen ebaketa eta inpresioko beste elementu batzuez hornituta dagoenak, espazio hau zientzia eta teknologiaren bidez ikasteko, berritzeko eta sortzeko lekua bihurtzen du. "Bi gune horiek izatea zen Udaletik argi geneukan helburuetako bat, eta orain gazteen artean, batez ere emakumeen artean, STEAM inspirazioak eragin ditzaketen doako jarduerekin hornitzen dugu", adierazi du Jonathan Martin Gazteria zinegotziak.
Gazteentzako gune berri horrek jarduera irekiak, tailerrak eta jardunaldi teknologikoak egiten ditu ikasturte osoan, eta, hurrengo aldiari dagokionez, 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako doako jarduera hauek eskainiko ditu:
- Otsailaren 20a | Inauteriko Cosplay: Osagai elektronikoetan oinarritutako mozorroak diseinatu eta sortzeko inauterien lantegi tematikoa.
- Otsailaren 27a | Binilo-ebakitzailea: Tresna teknologiko honekin ohitzeko tailerra. Diseinuak sortu eta produktuetan aplikatuko ditugu.
- Martxoak 12 | 3D inprimaketa: 3Dn diseinatzen ikasi
- Martxoak 13 | Laser ebakitzailea: Zer da? Nola funtzionatzen du? Zer egin daiteke?
- Apirilaren 10a | Gailu elektronikoak berregokitzea: Telefono mugikorrak nola konpondu ikasiko dugu. Helburua da teknologia kudeatzeko autonomia sustatzea eta haren bizi-zikloa luzatzea.
- Apirilaren 30a | IA Sortzailea: Chatbot bat programatzen eta entrenatzen ikasteko tailerra, bere funtzioak eta aplikazioak ulertzeaz gain.
- Maiatzaren 8a | 3D inprimagailurako plastiko birziklatua: Tailer honetan plastikozko botilak sartzeko eta 3Dn erabil dezakegun plastikoa sortzeko makina bat sortuko dugu.
- Maiatzaren 22an eta 29an | Arduino: Lorategiak sortuko ditugu ureztatze-sistema automatizatu batekin.
Topaketak Gazte Bulegoan dagoen STEAM gelan egingo dira, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Izena emateko Gazte Buleko Posta Elektronikoaren bidez edo 94 4789596 eta 688 639 935 telefonoetara deitu.