Síguenos en redes sociales:

12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute Kbusean

Udalak gaurko osoko bilkuran onartu du neurria, lehenbailehen indarrean sartu ahal izateko. Doan bidaiatzeko, Barik pertsonalizatua baino ez da behar, Metro, CTB eta Bizkaibuseko bulegoetan eskura daitekeena

Otsailetik aurrera 12 urte arteko neska-mutilek doan bidaiatuko dute Barakaldoko hiri-autobusean, Kbusen. Hala jakinarazi du Jon Andoni Uriak, Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Bere sailak eraman du neurria osoko bilkurara, lehenbailehen aplikatu ahal izateko. Behin neurria onartuta, otsailaren lehen hamabostaldian sartu ahal izango da indarrean, jendaurrean jartzeko behar diren egunen ondoren. Jendaurreko erakustaldi hori bost egunekoa izango da honelako neurrietan.

Eusko Jaurlaritzan neurri hau onartzeari esker euskal garraio publikoan gertatzen ari den bezala, 12 urtetik beherakoek doan bidaiatu ahal izango dute Barakaldoko autobusean. Horretarako, Udalak Kbusaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza aldatu behar du, doako gutxieneko adina 12 urtera arte luzatuz. Aho batez onartu ondoren, jendaurrean jarriko da, eta astebete pasatxoan jarri ahal izango da indarrean.

"Neurri honekin, familietan garraio publikoaren erabilera sustatu nahi dugu, gero eta eskuragarriagoa eginez haurrekin garraio publikoaren erabilera. Horrela, mugikortasun iraunkorra bultzatzen dugu gure hirian, ibilgailu propioaren erabilera eta, beraz, kutsadura murriztuz ", adierazi du Uriak.

NOLA BALIDATZEN DA DOAKO BIDAIA?

Doan bidaiatu ahal izateko, urtarrilaren hasieratik Metro Bilbao, CTB edo Bizkaibusen bulegoetan eskura daitekeen Barik txartel pertsonalizatua beharko dute adingabeek. Horretarako, adingabearen argazkia, NANa edo familia-liburua eta Barik berrirako 3 euro eraman behar dira. Barik zuri berri bat izanez gero, pertsonalizatu ere egin dezakete, txartel berri baten 3 euroak ordaindu behar izan gabe.