Ondarroako herritar berriei ongietorria
Otsailaren 1ean ekitaldi sinboliko bat egongo da herrira iritsi direnak bizi-lagun gisa aitortzeko
Otsailaren 1ean Ondarroako Udalak ongietorri ekitaldia eskainiko die herrira bizitzera etorri direnei.
Ekitaldi sinboliko honekin, Ondarroara iritsi berriak bizilagun gisa aitortzea da helburua, eta herritar moduan Ondarroako bizitza sozio-kulturalean murgiltzeko ezagutza eta transmisioa egitea.
Horretarako, herriaren azalpen eta orientabideak emango zaizkie, eta herriko eragileen aurkezpena egingo zaie, haiekin harremana izan dezaten sustatu eta herriko bizitza egituratuan parte hartzeko gonbidapena luzatuz.
Bestalde, herriko elkartegintza, kultur eskaintza eta antolaketa, zein bestelako informazioa eskainiko zaizkie, espazio hauetan parte hartzeko aukera zabalduz.
Horrez gain, herritar berriek dituzten zalantza edo galderei erantzuteko tartea ere egongo da, azken batean, giroa sortu, elkarrekin hitz egin eta esperientziak edo beharrak elkarbanatzea baita nahia.
Ekitaldia 11.00etan izango da Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Concluyen las obras de mejora en el enlace de Basauri de la A-8
-
Entradas ya disponibles para las funciones navideñas en Ondarroa
-
Dos detenidos en Bilbao por robar en un restaurante y en una peluquería en Navidad
-
Bilbao insta a vallar la catedral por la paralización del proyecto comercial de su ábside