Galdakaoko Udalak ikasleen eta ekintzaileen arteko topaketak antolatu ditu gazteen etorkizun profesionala bideratzeko
Eskola garaia funtsezkoa da gazteak beren nortasuna osatzen, sozializatzen eta gizartean integratzeko oinarrizko prestakuntza eta ezagutzak eskuratzen has daitezen. Fase honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara (DBH) iritsitakoan, haien gustuak eta trebetasunak definitzen hasten dira, eta horrek zehaztuko ditu haien bokazioak. Horregatik, Galdakaoko Udalak DBHko 4. mailako ikasleen, Lanbide Heziketako (LH) ikasleen eta udalerriko ekintzaileen arteko topaketak bultzatu ditu, Andra Mari Lanbide Heziketako ikastetxearekin, Galdakaoko Ostalaritza Eskolarekin eta Bengoetxe, Elexalde eta Eguzkibegi bigarren hezkuntzako ikastetxeekin lankidetzan.
Topaketa hauen helburua bikoitza da: alde batetik, bigarren hezkuntzako ikasleak udalerriko LHko ikastetxeetara hurbiltzea, ikastetxeen eskaintza zuzenean ezagutzeko aukera emanez. Eta, bestetik, ekintzailetzaren mundura hurbiltzea, Galdakaoko ekintzaileek sortutako enpresen esperientzia batzuk aurkeztuz.
Era berean, Andra Mariko instalazioetara bisitak egingo dira. Bertan, bigarren hezkuntzako ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte ikastetxeko ikasketa eta lan espazioak.
Aipatzekoa da azken urteotan eraldaketa oso bat jasan duela proiektuetan oinarritutako prestakuntza eredu bat (ETHAZI) txertatzeko. Honek eskolak emateko modua aldatu du, bere espazioei irudi guztiz berritua eta berritzailea emanez.
Hurrengo bisitak Elexaldeko ikasleenak izango dira, otsailaren 5ean, eta Eguzkibegikoenak, hilaren 10ean. Guztira, hiru institutuetako 200 ikaslek (Bengoetxeko eta Elexaldeko 80 eta Eguzkibegiko 40) hartuko dute parte esperientzia honetan, etorkizuneko aukerei buruzko erabakiak hartzea erraztuko diena.
Temas
Más en Bizkaia
-
El polígono Guturribai y el barrio de Bekea de Galdakao estarán conectados por bidegorri
-
Arrigorriaga destinará 2 millones a equipamientos deportivos, barrios, espacios públicos y seguridad
-
Dos hospitales de Bizkaia logran el certificado de excelencia por su calidad asistencial a personas ostomizadas
-
Bilbao lidera el ránking mundial de ciudades inteligentes del IMD