Matrikulazio epea zabaldu du Galdakaoko Helduen Heziketa Ikastetxeak
Izena ematea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. Ikastaro malguak dira, doakoak, goizez eta arratsaldez ematen direnak
Galdakaoko Helduen Heziketa Ikastetxeak (HHI) matrikulazio kanpaina berria abiatu du gaur. Eskuragarri dauden inskripzioak DBHko titulua lortzeko eta hizkuntzak eta informatika ikasteko dira. Interesdunek doan eman ahal izango dute izena urtarrilaren 7tik 31ra bitartean.
Irakaskuntza publikoko eta doako ikastetxe honen bitartez, ikasleek DBHko maila bat ikasteko aukera dute lau hilean behin. Gainera, beren beharretara egokitutako talde txikien bidez egin dezakete, kontziliazioa ere ahalbidetzen duten ikastaro malguen bidez. Hauek goizez eta arratsaldez ematen dira.
Hizkuntza ikastaroak frantsesekoak, ingelesekoak eta euskarazkoak (1. eta 2. mailak) izango dira. Era berean, gaztelerazkoak ere egongo dira, hizkuntza horretan maila hobetu nahi duten atzerritarrei zuzenduta. Gainera, Galdakaoko HHIk nazionalitate azterketa prestatzeko aukera ere ematen dio kolektibo horri.
Informatikako klaseak 1. eta 2. mailetan emango dira.
Matrikula HHIn bertan egin beharko da, Urreta kaleko 4-6 zenbakietan, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara (ostiraletan ez). Informazio gehiago nahi izanez gero ikastetxearen webgunera jo, 944 566 098 telefonora deitu edo 688 810 808 telefonora WhatsApp bat idatzi daiteke.
Temas
Más en Bizkaia
-
El polígono Guturribai y el barrio de Bekea de Galdakao estarán conectados por bidegorri
-
Arrigorriaga destinará 2 millones a equipamientos deportivos, barrios, espacios públicos y seguridad
-
Dos hospitales de Bizkaia logran el certificado de excelencia por su calidad asistencial a personas ostomizadas
-
Bilbao lidera el ránking mundial de ciudades inteligentes del IMD