Kulturaz, dantzaz eta naturaz doan gozatzeko aukera izango dute herriko adinekoek urtarrilean
Izena ematea beharrezkoa da ekimen guztietarako, Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan
Galdakaoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu urtarrilean zehar egiteko. Hauek zahartze aktibo eta osasungarriago bat sustatzen dute, udalerriko adinekoen bizi kalitatea hobetuz. Gainera, beren beharretara eta interesetara egokitutako ekimenak direnez, parte hartzen duten pertsonentzat bere kezka eta zaletasun berak dituen jendea ezagutzeko aukera paregabea da. Honakoak dira Gizarte Ekintza arloko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestatu dituen jarduerak:
BISITA KULTURALA: Bilboko Arkeologi Museora, ‘Neandertalak mendebaldeko pirineotan’ erakusketa ikustera. Txangoak euskaraz (urtarrilaren 14an, asteartea) eta gazteleraz (15 eta 16an, asteazken eta osteguna) izango dira. Guztietan hitzordua metrorako lanzaderaren geltokian izango da, 15:00etan. Talde bakoitzeko gehienezko pertsona kopurua 12koa izango da. Izen ematea urtarrilaren 10ean hasiko da.
IBILI-MENDIA: Muskiz-Pobal-Bentorro-Muskiz. Urtarrilaren 30ean, osteguna. Izen ematea beharrezkoa da eta urtarrilaren 20tik aurrera egiteko aukera egongo da. Gehienez 30 lagunek izango dute ibilbidea egiteko aukera.
BIODANTZA TAILERRA: Urtarrilaren 20an hasiko dira ikastaroak eta izena hilaren 13tik aurrera eman ahal izango da. Guztira, 10 saio emango ditu Miriam Larrakoetxea irakasleak Etxea Anaitasunan. Klaseak urtarrila eta martxoa artean izango dira, astelehenetan, 16:30etik 18:00etara.
Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik ostiralera, eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez 2 inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.
Temas
Más en Bizkaia
-
El polígono Guturribai y el barrio de Bekea de Galdakao estarán conectados por bidegorri
-
Arrigorriaga destinará 2 millones a equipamientos deportivos, barrios, espacios públicos y seguridad
-
Dos hospitales de Bizkaia logran el certificado de excelencia por su calidad asistencial a personas ostomizadas
-
Bilbao lidera el ránking mundial de ciudades inteligentes del IMD