Abanto Zierbenako Udalak herritarrekin komunikatzeko kanalak berrituko ditu, orain arte erabilitako tresnak hobetuz, herritarrak berehala, modu objektiboan, gardenean eta doan informa daitezen.

"Abantarrak inolako kosturik gabe eta berehala udalerrian gertatzen denaren berri izatea nahi dugu, horretarako, helburu hori lortzera eramango gaituzten hainbat tresna garatzen ari da Udala" adierazi du Iñaki Urrutia del Cura alkateak.

Horrela, web orria berritzeko prozesua abiarazteaz gain, eskuragarriagoa eta intuitiboagoa eginez, aldizkari berri bat jarri da martxan, "Abantarra" izenekoa. Hiru hilean behingo edizioa da, eta azken hilabeteetako eta datozen hilabeteetako albiste eta proiektu garrantzitsuenen laburpen bat bilduko. Herritarrek etxean jasoko dute laster, doan eta inolako eskaerarik egin behar gabe.

Halaber, WhatsAppeko kanalaren sistematika aldatu da. Horrela, hemendik aurrera, ostegunero asteroko nobedadeak jasotzen dituen buletin bat jasoko dute herritarrek. Bestelako espazioa, abisuak eta izena emateko epeen berri emateko gordeko da, Udaletik sortzen diren albisteen bolumen handiarekin gainezka ez egiteko. WhatsAppeko nobedadeak oraindik jasotzen ez dituzten pertsonek alta eman ahal izango dute zerbitzuan, etxeetara helduko zaizkien eta HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) entregatu beharko dituzten formularioen bidez. Inprimaki horiek, HAZen, igerilekuetan, liburutegian, zentro medikoan, KZ gunean, Tokiko Garapen Agentzian, Ekoetxea Meatzaldean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan… ere egongo dira eskuragarri. Eta sisteman alta emateko eskaera online ere egin ahal izango da Udalaren web orrian.

Azkenik, Abanto ​Zierbenako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ), hamargarren urteurrenaren ospakizunean murgilduta, bere espazioa berritu eta modernizatuko du altzari eta kudeaketa-modu berriekin. Horrela, pertsonek pertsonei eskainitako bete-beteko zerbitzua izango da, horizontala eta integrala, kanal anitzekoa eta proaktiboa herritarren beharretarako.

HAZen bidez, 350.000 eskaera baino gehiago erantzunda

Abanto Zierbenako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) 10 urte bete berri ditu jendeari aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen. Hamarkada honetan zerbitzuak bilakaera handia izan du, funtzio, teknologia eta garai berrietara egokitu behar izan da eta urte hauetan zehar 350.000 eskari inguru erantzun izan dira: 150.000 presentzialak eta 200.000 telefono bidezkoak.

HAZ 2014are amaieran sortu zen, honako helburu nagusiarekin: administrazioarekin harremanetan jartzeko lehen gunea izatea eta administrazioaren eta abantarren arteko bitarte​kari izatea, hurbiltasun handiagoa lortzeko. Beraz, udal-administrazioa modernizatzeko eta hura herritarrengana hurbiltzeko nahiari erantzuten dio, zerbitzu pertsonalizatua, eraginkorra, bizkorra eta erosoa eskainiz.

Meatzaldeko eta are Bizkaiko lehenetarikoa izanik, Abanto Zierbenako HAZ etengabe hazten ari da. Urteak igaro ahala, gehien eskatzen diren kontsultak eta zerbitzuak aldatuz joan dira. Gaur egun, gehien eskatzen diren gaiak erroldarekin (errolda-ziurtagiriak, altak eta helbide-aldaketak), gizarte-zerbitzuekin (informazioa, dokumentazioa jaso eta ematea...), kobrantzekin eta banku-helbideratzeekin eta beste administrazio batzuentzako leihatila bakarrarekin daude lotuta. Baina zerbitzuak berak baino gehiago, benetako eraldaketa bat bizi izan dutenak kudeaketa-moduak izan dira, horrela izapidetze telematikosinadura digitalen erabilera eta, ondorioz, arreta digitala eta telematikora aurrera eginez.

Abanto Zierbenako HAZa udaletxeko beheko solairuan dago, eta astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30era dago irekita. Pertsonek emandako eta abantarrei zuzendutako zerbitzua da, zabala, horizontala eta integrala, kanal anitzekoa eta proaktiboa, herritarren premiei erantzuteko. Hauek dira eskaintzen diren zerbitzu nagusiak:

  • Dokumentuen sarrera-erregistroa, herritarrei idazkiak eta eskaerak idaztea erraztuz
  • Eskaerak udalean edota beste administrazio batzuetan aurkezteko aholkularitza
  • Telefono bidezko arreta, eskaintzen diren zerbitzuei, izapideei, abian diren espedienteei eta abarri buruzko informazio orokorra eta kudeaketakoa eskainiz
  • Biztanleen udal-errolda: erroldako altak eta aldaketak, ziurtagiriak eta agiriak ematea...
  • Dirulaguntzak eta obra-lizentziak eskatzea, txakur arriskutsuen jarduera...
  • Ondasun eta eskubideetan izandako kalteen erreklamazioak
  • Diru-bilketa: ordainagiriak kobratzea, horien helbideratzea, ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak, informazio fiskala...
  • ​Kexak, iradokizunak eta matxurak aurkeztea