'El Lazarillo de Tormes', ikusgai ostiralean Ermua Antzokian
Datorren ostiralean, abenduaren 20an, Rafael Álvarez 'El Brujo' aktore andaluziarra izango da Ermua Antzokian Fernando Fernán Gómezek moldatutako 'El Lazarillo de Tormes' liburuaren bertsioa ikusi ahal izango da Ermua Antzokian.
Sarrerak 15 euro balio du eta aldez aurretik eros daitezke Lobianon, Internet bidez Kutxabanken webgunean, bere kutxazain automatikoen sarean edo Antzokiko leihatilan bertan emanaldia hasi aurretik. Antzezpenak laurogeita hamar minutu irauten du eta gaztelaniaz izango da.
Sinopsia
Jatorri xumeko gazte batek ugazaben zerbitzura jasaten dituen zorigaitzak kontatzen ditu; itsua, elizgizona eta kapare pobrea, besteak beste. Lazaroren gorabeherak aitzakia bikaina dira garaiko gizarteari kritika zorrotza egiteko.
Antzezlanak arazo unibertsal bati aurre egiten dio: gaur egungo irrika ere anbizioaren eta boterearen inguruan mugitzen da. Mundu guztiak ulertzen duen metafora bat bezalakoa da, mundua da, bizitzaren putzua eta eramaten zaituzten esanahiak. Gortearen mundu ofizialaren eta gosearen mundu errealaren artean desoreka handiak zeuden garaian jaio zen. Eta lehen, orain bezala, ezin da zoriontsu izan mundu nahasi batean, tratu txarrak jasaten dituztenen bizitzak zurearekin ere zerikusia dutelako.
Rafael Álvarez 'El Brujo' aktoreak esan duenez: "ez dut inoiz Lazarillo abandonatuko. Antzezten dudan bakoitzean, bereziki gozatzen dut. Inoiz ez diot utzi publikoarekin modu berezian konektatzeari. Pozaren poza ezin da itxuratu eta nik obra honekin benetan gozatu eginen dut ".