Datorren ostiralean, abenduaren 13an, Barakaldoko Los Hermanos parkea dantza-pista erraldoia bihurtuko da. Bertan, gaueko 22:00etatik aurrera, 80ko eta 90eko hamarkadetako musika dantzatzeko aukera emango du Udalak erabat doakoa izango den jaialdi batekin, Gabonaldiko programazioaren barruan antolatutakoa.
Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak azaldu duenez, "Gabonak ospatzen ari garen egun hauetarako aisialdiko alternatiba bat eskaini nahi dugu, Barakaldoko merkataritza eta ostalaritza kalean dinamizatuz, jende asko etortzen baita inguruko herrietatik arratsaldea gure hirian igarotzera".
Roberto Rodríguez José Ignacio Pinto DJek, Radio 7 irratiko esatariek, dinamizatuko dute 80ko jaia. 80ko hamarkadan zehar, mundu mailan joera markatu zuten artista ugari egon ziren, hala nola: The Police, Duran Duran, Bon Jovi, Queen, Michael Jackson, Madonna, George Michael, Whitney Houston, U2, Genesis, Depeche Mode, Bruce Sprinsteen, Bryan Adams, Elvis Costello, R.E.M., Van Halen, The Cure, Phil Collins, eta beste asko. Batzuek, gaur egun ere, lanean jarraitzen dute arrakasta handiak sortuz. Estatu mailan Alaska y los Pegamoides (ondoren Alaska eta Dinarama), Radio Futura, Nacha Pop eta Los Secretos bezalako taldeak nabarmendu ziren, baina ez dira bakarrak. Guztiak La Movida Madrileña izenekoak ziren. Mugimendu horrek espektro musikala gainditu zuen, eta zinema, literatura, argazkilaritza, telebista edo pintura bezalako arte mota guztietara iritsi zen. "Abesti guztiak entzungo dira, baita Raffaella Carraren abesti bat ere, nahiz eta 70eko hamarkadakoa izan", adierazi du Rodriguezek eta Pintok.