Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailak astelehen honetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak direla eta, Lasesarreko kiroldegiak igerileku estalien ordutegia zabalduko du hilabetea amaitu arte. Kiroldegia 07:15etik 22:00etara ireki ahal izango da astelehenetik ostiralera; 08:15etik 22:00etara larunbatetan, eta 08:15etik 21:00etara igande eta jaiegunetan.

Ezarritako gutxieneko zerbitzu berriak kolektibo kalteberei eta osasunarekin lotutakoei kirol-jarduera bermatzeko dira; Barakaldoren kasuan, zerbitzu horiek Lasesarreko kiroldegian ematen dira. Zehazki, igerileku estalian sorosle bat egotea agintzen da, arratsaldez, astelehenetik ostiralera (goizez, Barakaldoko sorosle propioa Kirolak erakundetik alde egiten duenean soilik); igerileku estalian sorosle bat, larunbat eta igandeetan, goizez eta arratsaldez; sorosle bat, ostiraletan, 10:30etik 12:00etara, ASPACEren uretako jarduera-programa bermatzeko; eta sorosle bat, 12 eta 36 aste bitartean haurdun dauden emakumeei zuzendutako ur-jardueren programarako,.

Gutxieneko zerbitzu horiei esker, Barakaldo Kirolak-ek Lasesarreko 25 metroko igerileku estaliaren irekiera bermatzen du, astelehenetik igandera bitarteko ordutegi jarraituan. Hala, jarduera fisikora sartzeko aukera ematen die hala eskatzen duten pertsona guztiei, kirola eta jarduera fisikoa funtsezko jarduera gisa sailkatzen dituen jarraibidea betez eta interes bereziko kolektibo guztiei osasun-arrazoiengatik beharrezkoa den praktika bat erraztuz.

Kiroldegiko erabiltzaileei dagoeneko eman zaie ordutegi berri horien berri SMS mezu baten bidez eta haien posta elektronikoan zuzeneko informazioa emanez.