Beste urte batez, Zugaztietak harrera ezinhobea izan ohi duen nekazal, abeltzain eta artisau azokaren edizio berri bat jasoko du datorren asteko igandean, azaroaren 3an. Trapagarango Udaleko Kultura eta Kirol sailak Ronda abeltzain elkartearekin batera antolatutako ekitaldi honek nekazaritzako produktuen 46 etxola izango ditu aurten, tokiko produktuak erosteko aukera paregabea emango dutenak.

Azoka gunearen ertzean, auzoko aparkaleku nagusian, ganadua erakusteko tokiak jarriko dira, hantxe egongo direlarik zaldiak, ardiak, ahatea, behiak, etab. Postu eta erakusketa horiekin batera, artisauen produktuak aurkituko dira txosna-gunearen ondoan.

Aurten, gainera, Euskal herri-kirol zaleentzat, Inaxio Perurenak egongo. harri-jasotze erakustaldia eskainiko du aterpetxeko patioan 11:30ean. Euskal herri kirolekin jarraituz, Trapagarango Udaleko Kultura eta Kirol Sailak zenbait erakustaldi antolatu ditu, hala nola Emakumezkoen harri-jasotze Open Bizkaia Finala, Emakumezkoen eta gizonezkoen zaku eramate Open Bizkaia Finala; lasto jasotze, ingude jasotze Open Bizkaia Finala eta orga joko erakustaldia.

Beste urte batzuetan ez bezala programaren barruan sartu da Zugaztietako aterpetxearen patioan egingo den bertako produktuen dastaketa:

  • 11:00etan: artisau-gozokien dastaketa
  • 12:00etan: Bizkaiko txakolina
  • 13:30ean: Bertako prod​uktuen uztarketa

Ezin dugu ahaztu txikienek ere, Santa Maria Magdalena elizaren arkupean, 12:00etan, haur eta familientzako jarduerez gozatzeko aukera izango dutela: parte hartzeko herri kirolak eta talo tailerra.

Berrikuntza gisa, BBK-k, babesle nagusiak, bi postu jarriko ditu “Zenbat da?” lehiaketa egiteko. Horrela bada, azokara datozenek otzara handi bat eraman ahal izango dute, Bizkaiko baserritarren 40 produkturekin, otzara horren guztizko balioa asmatzen badute edo hartara hurbiltzen badira, zenbatekotik pasatu gabe.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko erosketararen bat egin beharko da posturen batean, han ematen den txartela bete eta BBK-k horretarako jarri duen stand-ean utzi.

Garraio publikoa erabiltzea

Trapagarango Udalak, trafikoaren gorabeherak murrizte aldera, gomendatzen du bisitariek garraio publikoan joan daitezela Zugaztietara. Hori dela eta areagotu egingo da funikularraren maiztasuna.