Aurreko edizioak izandako arrakasta kontuan izanda, Galdakaoko Udalak martxan jarriko du tokiko merkataritza sustatzeko helburua duen bonuen kanpainaren edizio berri bat, udalerriko Gu Dendari elkartearekin elkarlanean.
Kanpaina hurrengo astelehenean, urriaren 28an, hasiko da bonuak salgai jarrita, eta bonu horiek azaroaren 30era bitartean erabili ahalko dira kanpainara atxikitako dendetan: 10 euroren truke erositako bonuekin 15 euroko erosketak egin ahalko dira.
Hauek bonodenda.galdakao.eus webgunean erosi ahal izango dira eta NAN bakoitzeko gehienez 4 bonu eskuratzeko aukera egongo da. Hala ere, erosketa tiket bakoitzeko gehienez 16 bonu elkartzeko aukera egongo da. Bonoak salmentan egongo dira existentziak agortu arte.
Beste aldetik, Galdakaoko herritar guztiek bonuak eskuratzeko aukera izan dezaten, eta hauen erosketa adinekoei errazteko asmoz, 65 urtetik gorakoek beren bonuak aurrez aurre erosi ahal izango dituzte. Horretarako, Gu Dendari Elkartearen bulegora (Muguru Plazan) hurbildu beharko dira 09:00-14:00 eta 15:00-17:00 ordutegian.
Kontuan hartzekoa da bonuak kanpainara atxikitako dendetan soilik erabili ahalko direla eta bakarrik urriaren 28tik azaroaren 30era arte trukatuko direla, tarte horretatik aurrera ordainbide gisa duten balioa galduko dute eta. Kanpainara atxikitako denden zerrenda Gu Dendari Elkartearen bulegoan edo gudendari.eus webgunean begiratu daiteke.
Tokiko merkataritza bizirik mantentzeko eguneroko erosketak herriko dendetan egiteko ohituraren garrantzia azpimarratzen du Udalak eta, aldi berean, kontsumo arduratsuaren aldeko deia egiten du.