Aurreko edizioek izandako arrakasta kontuan izanda, Durangoko Udalak koronabirusaren pandemiaren garian tokiko merkataritza suspertzeko sortutako merkataritza eta ostalaritza bonuen edizio berri bat jarriko du martxan asteazken honetan, Dendak Bairen laguntzarekin.
Interesdunek urriaren 23ko 8: 00etatik 2024ko azaroaren 24ra arte erosi ahal izango dituzte bonuak, biak barne. Urriaren 23tik 27ra bitartean, bonuen erosketa Durangon erroldatutako pertsonentzat baino ez da izango.
Urteko bigarren kanpaina honetan 10.327 bonu jarriko dira salgai. Bonu bakoitzak 15 euroko balioa du. Bezeroek 10 euro baino ez dituzte ordainduko bonu bakoitzeko, eta gainerako 5 euroak udalaren laguntzari dagozkio. Adin nagusiko pertsona bakoitzak 4 bonu erosi ahal izango ditu NAN bakoitzeko.
Bonuak www.bonoa.durango.eus webgunean eta Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) dagoen herritarren kutxazainean (Barrenkalea, 17) egongo dira eskuragarri. Erosketa egitean, bonua formatu digitalean jasoko da posta elektronikoz.
15 euroko bonu bakoitza behin bakarrik erabili ahal izango da faktura edo erosketa-tiket bakarrean. Gehienez 15 euroko 2 bonu pila daitezke faktura berean. Bonua erosi ondoren, ezin izango da itzuli.
Webgunean, parte hartzen duten establezimenduen zerrenda kontsultatu ahal izango da, eta zerrenda hori etengabe eguneratuko da. Bonuak kanpainari atxikitako denda, taberna eta jatetxeetan erabili ahal izango dira. Alta eskatu ez dutenek bihartik, hilak 22, egin dezakete HAZen edo egoitza elektronikoaren bidez. Establezimendu bakoitzak gehienez 200 bonu trukatu ahal izango ditu. Establezimenduek bezeroei jakinaraziko diete muga hori lortu badute.
Durangoko Udalak kanpainarekin bat egitera eta bertako merkataritzari laguntzera animatzen ditu herritarrak, eta urte osoan zehar Dendak Bai Merkatarien Elkarteak egiten duen lana eskertu du. Gure erosketak hurbileko establezimenduetan egiteko unea da, gastatutako euro bakoitzak gure herriko ekonomia indartzen eta gure egunerokotasunaren parte den enpresa-ehuna babesten laguntzen baitu. Bonuak erosita, deskontu zuzenez gozatzeaz gain, nabarmentzen diren Durangoko dendak, tabernak eta jatetxeak berreskuratzen eta dinamizatzen ere lagunduko duzu.