Maruri-Jatabeko Udalak herritarrei tigre-eltxoaren aurkako prebentzioa eskaini die. Intsektu espezie hau izurritea bihurtzen ari da eta horretarako, Udalak herritarren laguntza eskatzen du, eltxoaren hedapena geldiarazteko. Beraz, eltxo bat ikustekotan geolokalizatu, atera argazki bat eta bidali www.mosquitoalert.com helbidera.

Burutik toraxera lerro zuri bat eta hanketan eta sabelean orban zuriak dituen intsektu beltz hau ura pilatu dezaketen tresna edo ontzietan ugaltzen da.Eltxo beltza eta txikia da (5 mm inguru). Buruan eta toraxean duen marra zuriagatik ezagutzen da. Espezie hau hiritarra da gehienbat. Batez ere egunez aritzen da, eta leku ilunetan ezkutatzen da. Eragozpen handiak sortzen ditu pertsonengan, bere ziztadengatik gehienbat; mingarriak izan daitezke, eta erreakzio bizia eragin. Dengea, Zika edo chikungunya bezalako gaixotasunak eragiten dituzten birusak transmititu ditzake. Beraz, funtsezkoa da eltxo hau kontrolatzea.

Mahuka luzeko arropa, praka luzeak janztea eta oinetako itxiak erabiltzea. • Eltxoa uxatzeko baimendutako produktuak erabiltzea, adibidez DEET, IR3535 edo picaridina. Umeen eta emakume haurdunen kasuan, neurri fisikoak lehenetsi behar dira (eltxo-sareak). Umeen eta emakume haurdunen kasuan, neurri fisikoak lehenetsi behar dira (eltxo-sareak).

Prebentzioa da gakoa, eltxoaren ugalketa eragozteko. Eltxoek ur kantitate txikia behar dute arrautzak erruteko; horregatik, beharrezkoa da aldizka miaketak egitea eta ontziak kentzea: Saihestu ur-metaketa drainatze-uretan (kainuzuloak eta estoldak) eta teilatu-hodietan. Estali etengabe ura atxikita geratzen den zuloak zoru pribatu eta publikoetan. Hustu, astean bitan, ura metatzen duten ontziak: lorontzien azpiko platerak, pitxerrak, kuboak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, etab. Berritu, 2 edo 3 egunean behin, gure animalien edontziak. Isuri ura hustubideetan astean behin gutxienez, ur-geldiak saihesteko. Eltxo-sareak leihoetan, deposituetan, ontzietan eta abar erabiliz gero, saihestu egiten da eltxoak sartzea eta arrautzak errutea. Herritarren eta udal-zerbitzuen (garbiketa, komunikazioa, hirigintza, obrak, urak...) arteko lankidetza funtsezkoa da eltxo tigreen hedapena geldiarazteko.

Ziztadek molestiak eta erreakzio bizia eragin ditzakete, beraz, haien kontrola ezinbestekoa da. Garbitu ondo ziztadaren eremua urarekin eta xaboiarekin. Ez da hazka egin behar infektatu ez dadin. Hotza aplikatu inflamazioa geldiarazteko eta azkura arintzeko. Batzuetan biziagoak izan daitezke erreakzioak, eta beharrezkoa izan daiteke osasun-arloko profesional bati kontsultatzea.