Gordexolak San Joan Lepo Egina ospatzeko ekitaldiak argitaratu berri ditu. Abuztuko azken egunetan ospatuko dira eta Gordexolako Udalak herriko kaleak jai-giroz beteko ditu antolatu dituen hainbat ekitaldiekin. Jaiak abuztuaren 29an hasiko dira eta irailaren 1ean amaituko dira. Bestalde, Udaletik berdintasunaren aldeko aldarria bota dute, Gordexola eraso sexistarik gabeko herria dela azpimarratuz. Honako hau da Udalak prestatu duen jai-programa:

ABUZTUAK 29, osteguna: SAN JOAN LEPO EGINA

11:30 TORTILLA TXAPELKETA, Argizkak antolatuta.

Izen-ematea: 5€ (lehiaketa hasi baino 30 minutu lehenago).

Tokia: azoka-barrutia, pilotalekuaren atzealdea.

Sariak: 1. saria: izen-ematearen %50 eta urrezko zartagina.

 2. saria: izen-ematearen %30 eta zilarrezko zartagina.

 3. saria: izen-ematearen %20 eta brontzezko zartagina.

Ohar garrantzitsua: txapelketa amaitutakoan, partehartzaileek suak ondo itzali behar

dituzte, tortillak egiteko materiala (adreiluak, soberako egurra) batu behar dute, eta

sortutako zaborra dagokion lekuan utzi behar dute. Guztion artean barrutia garbi utzi behar

dugu. Eskerrik asko.

12:00 Zaindariaren omenezko MEZA SANTUA.

12:00 PUZGARRIAK itsasontzi pirata eta apar-jaia.

15:00 HERRI-BAZKARIA azoka-barrutian.

16:30 TXIRRINDULARI LASTERKETA. XLVII. SAN JOAN LEPO EGINA TROFEOA. Errepideko Bizkaiko

Txapelketa.

18:00 FORMULA 60-90 bikotearen KONTZERTUA.

20:00 TXUPINAZOA ETA PREGOIA gure ohorezko futbol taldearen eskutik udaletxeko balkoitik.

21:00 SUKAR taldea erromeria orkestraren EMANALDIA.

01:00 MUSIKA BGrekin + DJ Basa.

ABUZTUAK 30, ostirala

19:30 III. SAN JOAN LEPO EGINA TROFEOA: C.D. Gordexola vs Laudio.

20:00 LUNCHA adinekoentzat, udaletxean.

22:00 KRESALA orkestraren kontzertua.

02:00 DJ MOVING GROUP.

Mozorro-gaua. Etxetik mozorroa jantzita etortzera animatzen zaituztegu.

ABUZTUAK 31, larunbata

09:00 MENDI IRTEERA, Beraskola Mendi Taldeak antolatuta.

12:00 TXAPELKETA: MUNDUKO ARROZAK ETA SANGRIA, Lakeno laguntaldeak antolatuta.

Izen-ematea: 5 € (hasi baino 15 minutu lehenago).

Tokia: Molinar plaza.

Sariak: 1. saria: izen-ematearen %50

 2. saria: izen-ematearen %30

 3. saria: izen-ematearen %20

Ohar garrantzitsua: txapelketa amaitutakoan, paellak egiteko erabilitako materiala eta sortutako zaborra dagokion lekuan uzteko eskatzen zaie partehartzaileei. Guztion artean plaza

garbi utzi behar dugu. Eskerrik asko.

IRAILAK 1, igandea: ARDO EGUNA

12:00 HAURRENTZAKO ESKULANAK euskaraz pilotalekuaren aurrean.

15:00 HERRI BAZKARIA Molinar plazan.

Bazkalostean BINGOA, Los Txurris laguntaldeak aurkeztuta.

17:30 ERROMERIA Tolin Mariachiarekin Molinar plazan.

19:00 ESKU PILOTA txapelketa, Gordexola Harana jaietako XXX. edizioaren finala.

22:00 Dantzaldia MALAS COMPAÑIAS orkestrarekin, Victor Manuelen tributoa.

02:00 DISKO FESTA Sound 4.

12:00 HAURRENTZAKO ESKULANAK ikastetxeko jolastokian, Argia Fundazioak antolatuta.

12:30 ARDO EGUNA. Herriko txakolinen dastaketa.

12:30 ESKU PILOTA JAIALDIA Beraskola pilotalekuan.

16:00 MUS TXAPELKETA. Antolatzailea Mandranak laguntaldea.

Izen-ematea: 30 €.

Tokia: Molinar plaza.

Sariak: 1. saria: izen-ematearen %50.

 2. saria: izen-ematearen %30.

 3. saria: izen-ematearen %20.

17:00 TIRAGOMA ETA TXINBERA TXAPELKETA igerilekuetan, Angelok antolatuta.

19:00 San Joan Lepo Egina II. PADEL TXAPELKETAREN FINALA, Asier Aldamak antolatuta.