Elorrioko Udalak ezagutzara eman du sukalki egunaren data. Jaietarako egitarauaren barruan dago, aurten, irailaren 7an ospatuko da, herritarrek urtean zehar gogotsu dauden ekitaldiaren zain.
Udalak sukalki egunean parte hartzeko oinarriak argitaratu ditu. Hauek dira:
1. Izen-ematea doan da eta 08:00ak eta 10:00ak bitartean egingo da. Izena ematean mahai bat eta sei aulki baino ezin izango dira hartu. Gainontzekoak prestatze garaian banatuko dira. ezin da lekurik erreserbatu ez zintaz inguratuta ez antzekoen bidez.
2. Nahi beste lagunek parte hartu ahal izango du, 18 urtetik gorako pertsona zein elkarte modura.
3. Inskripzio bakoitzeko kazola bakarra aurkeztuko da. Lehiaketa haragi gisatuko kazolen lehiaketa da, eta desitxuratu egiten da pertsonek izena eman eta beste errezeta batzuk prestatzen badituzte lehiaketarako asmorik gabe.
4. Lehiaketara aurkeztuko den lapikoa 8-10 errazio ingurukoa izango da.
5. Lapikoak Aldatsekuako belartzan prestatu behar dira betiere araututako ordua baino lehen hasi barik.
6. Osagaiak: Behi-okela (falda, zankarroia edo aguja baino ez) eta patata. Saltsarako: Barazkiak (tipula, porrua, piperra, berakatza, tomatea, ilarra eta azenarioa), ardoak eta likoreak. Ez da perretxikorik erabiliko. Aurkezpeneko apaingarriak ere prestatuak eta jangarriak izango dira.
7. Kazola bakoitzaren puntua eta zaporea 0tik 10era puntuatuko da eta itxura, berriz, 0tik 5era.
8. Puntuazioa hautatutako adituen epaimahaiak erabakiko du. Epaimahaia osatuko dutenen izenak lehiaketa bitartean jakinaraziko dira.
9. Izena ematean, parte-hartzaile bakoitzari zenbaki bat emango zaio. Lapikoa zenbaki horrekin aurkeztuko da eta ez da onartuko beste bereizgarririk. Hala gertatuko balitz, epaimahaiak deskalifikatu egin ahal izango du.
10. Aurrez prestatutako saltsaz egindako lapikoak lehiaketaz kanpo geratuko dira.
11. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, zaporean puntu gehien lortu duena izango da irabazlea.
12. Lapikoak 13:00etatik 13:30era bitartean aurkeztuko dira.
13. Epaimahairen erabakia apelaezina izango da eta 14:30ak aldera emango da jakitera. Ondoren sari banaketa egingo da.
14. Beharrezko tresna guztiak partehartzaileak jarriko ditu, eta suak eta mahukak egoera onean eta iraungi gabe erabiltzeko ardura ere izango du. Antolatzaileek ez du bere gain hartzen gerta daitezkeen istripuen erantzukizuna.
15. Sariak: 3 bono; 150 € irabazleari / 120 € bigarrenari / 90 € hirugarrenari. Elkarte gastronomikoek aparteko saria jasoko dute.
Oharrak:
- Pertsona sarituak izango dira sariak jasotzera hurbilduko direnak.
- Euria ari badu, talde bakoitzak bere aterpea ekarriko du.