Datozen bi urteetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 14 milioi euroko diru-kopurua bideratuko du garun paralisia jasaten duten pertsonentzako arreta indartzeko asmoz. Diru-laguntzak, pertsona hauen arretaz kargu egiten diren egoitzetek, eguneko zentroek eta zentro okupazionalek jasoko dute, besteak beste. Bestalde, pertsona horien gizarte-inklusiorako beste zerbitzu batzuetara jasoko dute, esaterako, aisialdi eta astialdiko eta arreta espezializatuko programetara.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluan, lau lankidetza-hitzarmen onartu ditu ASPACE - Garuneko Paralisia duten Pertsonei Laguntzeko Elkartearekin, haien bidez erakundeak Barakaldon eta Bilboko San Inazio eta Txurdinaga auzoetan kudeatzen dituen zentroetako eguneko arreta-zerbitzua eta Trapagaranen duen zentro okupazionala 2024 eta 2025. urteetan finantzatzeko. Lau zentroetan 97 plaza daude guztira, eta bi urtean behin sinatutako hitzarmenen ekarpena, denetara, 5,7 milioi eurotik gorakoa da.
Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasunen bat duten pertsonekin duen konpromisoaren barruan sartzen da ASPACErekin egiten den lankidetza hau, garuneko paralisia duten pertsonen garapen pertsonala erraztearren eta beren bizi-proiektua gauzatu dezaten laguntzearren.
Foru-erakundeak finantzatutako programak eta baliabideak
Bizkaiko Foru Aldundiak 13.697.900 euro inbertituko ditu aurten garuneko paralisia duten pertsonentzat egokitutako baliabideen eta zerbitzuen sarean. Aipatutako eguneko arreta-zentroez eta zentro okupazionalaz gain, beste bi egoitza ere badaude, 46 plaza dituztenak. Esan behar da, gainera, Aldundiak garrantzi bera eman diela garuneko paralisia duten pertsonentzako arreta espezializatuko zein aisialdi eta astialdiko programei ere, halakoak 430.500 eurorekin finantzatuko ditu eta.