Ortuellako Udalak kirol insatlazioak hobetzeko aurrekontua onetsi du
Ortuellako Udalak herriko kirol instalazioetan hobekuntzak egiteko proiektua abian jarri du. Inbertsioa 70.000 eurotik gorakoa izango da eta hainbat hobekuntza egingo dira futbol zelaian, kiroldegian eta atletismo moduluan. Hobekuntzak urte honetan zehar egingo dira eta eserlekuak, elektrizitatea, babesak eta kirol makineria berritzeko lanak barne hartuko ditu, besteak beste.
Futbol-zelaia. 40.000 eurotik gorako inbertsioa:
Egindakoak:
- Eserlekuak ordeztea.
- Harmailen azpiko lokalak, dagokien instalazio elektrikoarekin eta itxiturekin.
Egiteke:
- Aldageletako ateen ordez bandalismoaren aurkako ateak jartzea.
- Larrialdietarako atea ordeztea.
- Ibilgailuentzako sarbidea eraikitzea, larrialdiko ibilgailuak jokalekuaren erdiraino iritsi ahal izateko.
- Dorretxo bakoitzean foku bat gehiago jartzea, argiztapena hobetzeko.
Kiroldegia eta atletismoko modulua. 30.000 €inguruko inbertsioa:
Egindakoak:
- Babes otarreak.
Egiteke:
- Bizi-lerroa atletismoko modulurako, teilatura sartu ahal izateko eguzki-plakak eta teilatua konpontzeko.
- Barandetan babesak jartzea, talkak saihesteko.
- Polea-makina udal gimnasioan.
- Ur beroaren sistema hobetzea.
Jagoba Portillo Euskara, Gazteria, Kirol eta Partaidetza zinegotziarentzat: "Lanean jarraitzen dugu gure helburu eta betebeharretan, Ortuellako bizilagunei erraztasunak eta hobekuntzak errazteko kirol instalazioetan. Udal honentzat, osasuna eta ongizatea jarduera fisikoaren bidez lehentasunezkoa da eta izango da beti, eta jarduera horien artean nabarmendu behar ditugu futbol zelaiko harmaila guztietako eserlekuak aldatzeko eskaria, larrialdi ateen eta bandalismoaren aurkako ateen ordezkapenak, gimnasioko pole berriak edo ur beroaren sistemaren hobekuntza batzuk, besteak beste".
Temas
Más en Bizkaia
-
Jesús María, frutero: “Las uvas se siguen usando, pero los jóvenes se han pasado a las chuches”
-
Bizkaia mantiene en 10 los fallecidos en carretera pese al aumento de la mortalidad en Euskadi
-
Bizkaia despide 2025 desde las cimas y da la bienvenida a 2026 con botas de monte
-
Bizkaia ampliará en 2026 las zonas tensionadas y limitará el alquiler en más de la mitad de su población