2024ko partaidetza aurrekontuen arteko bozketan, tirolina infantila izan zen bozka ghien jaso zituena. Maruri-Jatabeko Sapur1 parkea are leku erakargarriagoa bihurtu da Udalak estreinatu berri duen tirolinari esker.

Maruri-Jatabeko Udalak 25.000 euro bideratu ditu herritarrek aurrekontu parte-hartzaile hauetan hautatutako proiektuetarako, herritarren parte-hartzearekin eta gure udalerriaren etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa erakutsiz. Zurezko tirolinak 13.000 euro inguruko kostua izan du, eta argi erakusten du komunitatearen ideiak eta proposamenak errealitate bihur daitezkeela.

Tirolina hau, parkeari elementu dibertigarri eta dinamiko bat gehitzeaz gain, jarduera fisikoa eta aire zabaleko jolasa sustatzeko baliogarria da Maruri-Jatabeko haurren artean. Instalazioa segurtasun-estandar gorenekin diseinatu da, gure txikiek modu seguruan goza dezaten.

Udalak adierazitakoaren arabera, "egurrezko tirolina, estetikoki atsegina izateaz gain eta parkeko ingurune naturalarekin harmonian egoteaz gain, gure umeen ongizatean eta zoriontasunean inbertsio bat ere bada". Udalak eskerrak eman nahi dizkie aurrekontu partehartzaileetan parte hartu zuten guztiei, “beraien laguntza ezinbestekoa da biztanle guztien beharrei eta nahiei erantzungo dien Maruri-Jatabe bat eraikitzen jarraitzeko” adierazi du Erlantz Urresti Olasagaste alkateak. Horrela, “familia guztiak gonbidatzen ditugu Sapur1-ean kokatutako parkea bisitatzera eta instalazio berri honetaz gozatzera. Ziur gaude gure haurren jolasetarako eta dibertsiorako puntu gogokoenetako bat izango dela”, gaineratu du.