Síguenos en redes sociales:

Beira gehiago birziklatzeko kanpaina jarri du martxan Getxok

Birziklatzeak duen garrantzia ezagutzera emateko kanpaina berri bat jarriko du martxan Getxoko Udalak, Ecovidriorekin batera. Oraingo honetan, beira birziklatzeari buruzko erronka planteatuko dute Areetan, Romon, Negurin eta Andra Marin.

Datozen hilabeteotan emaitza onenak eta 2023arekin alderatuta beira birziklatzeko zifrak handitzea lortzen duten bi eremuk bertako zuhaitzak landatzea lortuko dute, 6.000 euroko balioa dutenak, Ecovidriok jarrita.

“Gaur egun, Getxon % 37ko bereizketa dago etxeko hondakinen jatorrian, kaleko edukiontzietan. Hala ere, larrialdi klimatikoak jatorrizko bilketa-datuak hobetzen jarraitzea eskatzen du, eta gure ingurunea eta mundua toki bizigarriago eta jasangarriago bihurtzea, non ekonomia zirkularra erabat ezarrita egongo den” adierazi du Janire Ocio Azpiegituren, Obren eta Zerbitzuen zinegotziak. Izan ere, 2025erako Europak hondakinen % 55 jatorrian bereiztea eskatzen du.

Bestalde, Oscar Acedo Ecovidrioko zonako gerenteak gogoratu duenez, "beira %100ean birzikla daitekeen materiala da, bere propietateak galdu gabe, behin baino gehiagotan aprobetxa daitekeena. Ekonomia zirkularraren adibide ezin hobea da eta erronkarekin auzoak birziklapena handitzera animatu nahi ditugu, zuhaizti handiago horientzat lortzearekin batera".

Ecovidriok bere ibilgailuetan sartuta du pisatzeko eta GPSarekin lokalizatzeko bilketa-sistema bat eta, horri esker, beiraren jatorrian bereiztea handitzeko gaitasuna atzeman den Getxoko zonetan bildutako tonak ezagut daitezke. Eremu horietako etxebizitzek erronka azaltzen duen gutun bat jasoko dute aste honetan. 2023arekin alderatuta herritarren bilketa gehien handitzea lortzen den bi eremuetan bertako zuhaitzak landatuko dira, 6.000 eurokoko zenbatekoan, Ecovidriok ordainduta.