'Bizkaiko enpresa egoeraren barometroa' aurkeztu du Aldundiak
Lurraldeko enpresen egoera aztertzen duen barometroaren emaitzak aurkeztu ditu astelehen honetan goizean Bizkaiko Foru Aldundiak. Bertan, kontsultatutako enpresen % 72k aurreikusten du 2024an zehar hobekuntzaren bat egingo duela bere antolaketan, eta % 63k dio berrikuntza-, inbertsio- edo nazioartekotze-proiektu berriak gauzatuko dituela.
Ikerlanak honako hauek aztertzen ditu: zein den Bizkaiko enpresen errealitatea, nola zeuden posizionatuta 2023ko ekitaldia ixtean, nolako pertzepzioa duten egungo egoeraz eta zer aurreikusten duten 2024rako.
Oro har, alderdi laboral, finantzario eta logistikoak dira Bizkaiko enpresak gehien kezkatzen dituztenak 2024. urteari begira, eta lan-kostuak, talentua erakarri eta fidelizatzeko zailtasunak eta lan-absentismoa dira hazkunderako oztopoetan gehien aipatu direnak. Gainera, sektore batzuetan, gai hauek sortzen dute kezka: lehengaien eta azpiosagaien prezioa eta hornidura, prezioen aldakortasuna eta faktore horiek enpresaren errentagarritasunean duten eragina. Konpainia nazioartekotuek nazioartean duten presentzia sendotzera bideratzen dituzte batez ere euren baliabideak, eta ez hainbeste beste merkatu batzuei ekiteko iniziatiba berriak abian jartzera.
Elkarrizketatutako 512 enpresetatik gehienek 2023. urtea ixtean pertzepzio positiboa izan dute euren egungo egoerari dagokionez, baina zuhur dira erronka ekonomiko globalen aurrean. Optimismo moderatua agertzen dute 2024ko lehen seihilekoan izan duten bilakaerari buruz, eta adierazle finantzario eta operatiboetan hobekuntza izango dutela espero dute.
Azterlanaren ondorioek, Bizkaiko enpresen egungo eta etorkizuneko egoeraren ikuspegi xehea eman ez ezik, oinarriak ezarriko dituzte orobat Beazen zerbitzuak hobetzeko eta gomendatzekoa den sostengu-ibilbidearen pertsonalizazio baterantz egokitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren politikak taxutzean ere kontuan hartuko dira ondorio horiek, sortzen ari diren enpresa-beharrizanei hobeto erantzuteko.
Txostena metodologia kuantitatiboan oinarritu da, eta 512 enpresari egin zaizkie elkarrizketak. Horietatik 402, Beazek eskainitako programa edo zerbitzuen jarraipen eta babesaren pean daude. Elkarrizketatutako gainerako 110 enpresak ez dira izan Beazek kudeatutako sostengu-ildoen onuradun.
Temas
Más en Bizkaia
-
Colchones sucios, ventanas caídas, un olor insoportable... Así era el albergue "de los horrores" de Bakio
-
Un defecto en la baldosa ‘Bilbao’ obligará a levantar el pavimento de García Rivero
-
Las barbacoas se apagan en Ortuella: incivismo, peleas y riesgo de incendio fuerzan su cierre
-
Etxebarri reconoce los méritos de sus atletas paralímpicos