Ingurumena zaintzearekin lotutako ekintzak egiteko 264.000 euro baino gehiago jasoko ditu Getxok
Eusko Jaurlaritzak 264.000 euro baino gehiago eman dizkio aurten Getxoko Udalari ingurumena zaintzearekin lotutako hainbat ekintza egiteko. Dagoeneko ekintza horietatik batzuk gauzatzen ari dira, eta beste batzuk urtean zehar garatuko dira.
Zehazki, 80.000 euro bideratuko dira bio lehortze-plantara, tokiko eko berrikuntzaren arloan; beste 80.000 euro Algorta-Neguriko bidegorriaren lehen tartera (Telletxe-Alango), klima-aldaketaren arloan; 46.470 euro Kandelu errekaren ingurumena berreskuratzeko izango dira, natur guneak berreskuratzeko alorrean; 30.000 euro ekonomia zirkularraren arloan, hain zuzen ere, Aiboako udal-eraikinean hainbat jarduketa egiteko; etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak gaika biltzeko 10 gune hornitzeko eta instalatzeko (Garbigertu), eta konpost-analitikak egiteko Getxo eskualdeko konpostaje-plantarako. Era berean, 16.000 euro jaso ditu 2030 agenda eta amaitzen ari den 2023-2024 ikasturteko eskola-agenda koordinatzeko, eta 11.600 euro Klimaren eta Udal Energiaren Plana idazteko.
Amaitutako jarduketak
Bestalde, Bolueko hondakindegiaren eta itxitako Larrañazubiko zabortegiaren kokaleku zaharren ingurumena lehengoratzeko jarduerak garatu ditu Udalak. 33.460 euro jaso ziren hiri-hondakin solidoen zabortegi zaharreko gasak eta lixibiatuak tratatzeko erabiltzen den eremuan kokatutako aldagelen eraikina desgasifikatzeko proiektuari dagozkion obrak egiteko, eta, horrela, kokaleku horri lotutako arriskuak minimizatzeko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Era berean, 51.525 euro eman ziren honako lan hauek egiteko: garbigunera eta udaleko transferr-plantara sartzeko gunearen gasgabetzea handitzeko proiektua idazteko; horren obrak egiteko eta horren ingurumen-jarraipena eta kontrola egiteko, eta udaleko garbigunea lehengoratzeko jarduketen ingurumen-jarraipeneko kanpaina egiteko.
Jarduera horiek aipatutako lurzoruetako erabileren berreskurapena sendotzen dute, ingurumen-eskakizunak betetze aldera.
Temas
Más en Bizkaia
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League
-
La Arrain Azoka de Bermeo se consolida como experiencia cultural