Herritarren segurtasuna bermatze aldera, Etxebarriko Udalak oinezkoentzako pasabide adimenduak jarriko ditu herriko hainbat lekutan. Lanak datorren astelehenean, ekainaren 24an, hasiko dira, San Esteban, Bekosolo eta Talka artean dagoen Etxebarri etorbideko zebrabidean konkretuki. Obrak astebetekoak izango dira oinezkoen pasabide bakoitzeko, eta bi hilabetera luzatuko dira guztiak amaitu arte. Irailean erabiltzeko prest egongo dira. 

Oinezkoentzako Pasabide Adimendunak Led Seinaleztapen Sistema Adimenduna dira, eta izugarri hobetzen dute bide-segurtasuna, pintura islatzailearen eraginkortasuna esponentzialki biderkatuz. Pasabide horiek udalerriko igarobideetan jarriko dira.

Pasabide adimendunak jartzeko lanek bi hilabete hauetan eragingo duten kaleak honako hauek dira: San Esteban etorbidea (Bekosolo eta Talka artean), Metro kalea – Amezola kalea –, San Esteban – Eroski dagoen tokia –, Uribarribarri, Sabino Arana kalea – ermitaren ondoan, San Antonio – Freddy gaineko bidegurutzea, San Antonio Etorbidea Alo, Marivi Iturbe kalea - Tarrasta, Santa Marina – 5. arrapalako irteeraren parean dagoena eta Galizia kalea. San Esteban etorbideko oinezkoentzako pasabideari eragingo dio nagusiki, eta horrek kalteak eragingo ditu N-634 errepideko biribilgunerako sarreran eta irteeran.

Gogoratu behar da pasabide horiek jartzeak hobetu egingo duela oinezkoen ikuspena klima baldintza eta eguneko ordu guztietan, segurtasun-mailak areagotuz, eta ibilgailuen eta oinezkoen kontaketei buruzko informazio zehatza emanez. Informazio horri esker, mugikortasunari buruzko estatistikak eta konparazioak egin ahal izango dira, zirkulazio-fluxuen dinamikak ezagutzeko eta, ondoren, irisgarritasunari, mugikortasunari eta bide-segurtasunari buruzko erabakiak hartzeko.

Next Generation funtsek diruz lagundu dute proiektua, eta Dinycon Sistemas S.L. enpresari esleitu zitzaion lehiaketa publiko bidez, 155.702,80 euroan.​