Gazteen beharrak identifikatzeko diagnostikoa egingo du Getxok
Udalerriko 12 eta 30 urte bitarteko gazteen beharrizanak identifikatzeko eta horien gainean hobekuntza-proposamenak sortzeko helburua duen diagnostikoa egingo du Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak.
Mihaela Jilavu Gazteria zinegotziak adierazi duenez, “azterlan honen bidez gure gazteek bizi duten errealitateari buruzko informazioa eguneratu nahi da, hainbat arlotan oinarrituta: berdintasuna, euskara, inklusioa, kulturartekotasuna, emantzipazioa, parte-hartzea eta aisialdia. Ondoren, bildutako informazio guztia baliatuta, Getxoko lehen Gazteria Plana egingo da, identifikatutako beharrei erantzuteko. Horregatik, parte hartzera animatzen ditugu gazteak eta gure udalerriko gazteriarekin harremana duten entitate, elkarte, ikastetxe eta gainerako gizarte-eragile guztiak”.
Diagnostikoa egiteko, honako urrats hauek egingo dira: zerbitzu publikoen dokumentazioa eta estatistikak aztertuko dira, baita programak ere, gazteen errealitateari buruzko informazio orokorra lortzeko. Halaber, informazioa bilduko da adin-tarteen arabera antolatutako eztabaida-taldeen bidez (12-14, 15-17, 18-23 eta 24-30 urte) eta adituekin egindako elkarrizketen bidez (elkarteen ordezkariak, langileak…).
Parte hartu nahi dutenek Gaztebulegoarekin jar daitezke harremanetan, Algortako Torrene kaleko 3. zenbakian, 94 466 03 53/688 88 09 85 telefono zenbakietara deituz edo gaztebulegoa@getxo.eus helbide elektronikoan. 12 eta 13 urteko pertsonek tutorearen, amaren edo aitaren telefonoaren bidez jarri beharko dute harremanetan, nahiz eta gero adingabeak parte hartu.
Temas
Más en Bizkaia
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League