Angel Ajaren koadroak, ikusgai Sestaoko Turismo Bulegoan
Aste honetatik aurrera eta irailaren 20ra arte, Angel Aja margolariaren hamalau koadro biltzen dituen erakusketa bisitatu ahal izango da Sestaoko Turismo Bulegoan. Lana 'Sestao industrialari begira' izena darama.
Angel Aja Karrantza Haranean jaio zen 1951n, baina 6 urte zituela, Sestaora joan etorri familiarekin batera. Sestaoar baten seme eta Bizkaiko Labe Garaietako langile baten biloba da.
Duela 40 urte baino gehiago hasi zen modu autodidaktan margotzen, Babcock & Wilcox enpresako langile izan zen garaian. Lantegi historiko horretatik atera ziren artista pintoreen taldean sartu zen, eta bertan, besteak beste, kide izan zituen eskualde honetako erreferente handiak izan ziren Marcelino Bañales eta Ismael Fidalgo.
Erakusketa aurkezteko prentsaurrekoan hauxe azaldu du Ajak: "Sestao nire mundua da, nire haurtzarotik eta ezaguera dudanetik". Horregatik, udalerriak protagonismo handia izan du beti bere arte-sorkuntzan.
Bere hitzaldian artistak azaldu duenez, margotzeko orduan nahiago du 60ko eta 70eko hamarkadetako Sestao industrialaren memorian gordetzen dituen oroitzapenak koadroetan jaso, egungo udalerria, azken urteotan bizi izan dituen eraldaketak direla eta, ikuspegi artistikotik ez zaiolako oso interesgarria egiten.
Horregatik, bere arte-sorkuntzan maiz agertzen dira joan den mendearen bigarren erdian udalerrian egon ziren labe garaiak, itsasadarra eta beste fabrika batzuk.
Jesús Amenedo Turismoko zinegotziak Angel Ajaren obra miresten duela adierazi du, "Sestaoko iragan industrialak emozio asko transmititzen dituelako eta berak bere koadroetan oso ondo islatzen jakin duelako".
Bisita-ordutegia astelehenetik igandera izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Temas
Más en Bizkaia
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League
-
La Arrain Azoka de Bermeo se consolida como experiencia cultural
-
Iurreta acelera en el campeonato de coches eléctricos Euskelec