Astelehen honetan, maiatzaren 20an, jarriko du martxan Trapagarango Udalak merkataritza-bonuen kanpaina berria, 'Trapagaran Zaindu' izenekoa. Aurreko edizioek izandako arrakasta kontuan izanda, Udalak tokiko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erosketak egitea sustatzea helburu duen ekimen hau berrabiaraztea erabaki du.

Trapagarango alkate Miguel Ángel Gómez Viarrek kanpaina arrakastatsu honetan parte hartzeko deia egin die herritarrei, Trapagarango merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetako erosketetan aurrezteko aukera eskaintzen baitu eta, gainera, udalerriko jarduera ekonomikoa bultzatzen laguntzen baitu.

Edizio honetan 2.500 bonu jaulkiko dira (aurreko edizioetan baino 1.250 bonu gehiago), bakoitza 15 eurokoa. Bakoitzak 10 €-ko kostua izango du kanpainari atxikitako 60 establezimenduetan kontsumitzeko. Era berean, berrikuntza gisa, tokiko bonu bakoitza ezin izango da bitan zatitu, aurreko edizioetan bezala, eta establezimendu bakar batean erabiliko da.

Bonu horrek 37.500 euro jarriko ditu zirkulazioan (Udalak finantzatutako 12.500 €), herriko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko. Halaber, erosleek % 33 aurreztuko dute. "Baturik-etik ahalegin eta baliabide gehien bideratu dugun kanpainetako bat da. Horren aldeko apustua egiten dugu, udalerrian ondorio positiboak ekarriko dituen mugimendu ekonomiko garrantzitsua sortzen baitu", adierazi du Iñaki Sasiainek, Baturik Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteko presidenteak.

Non eta nola erosi bonuak

Las personas mayores de 60 años que no puedan hacerlo online y deseen adquirir los Online egin ezin duten eta bonuak zuzenean erosi nahi dituzten 60 urtetik gorako pertsonek erosi ahal izango dituzte, zenbateko zehatza eskudirutan ordainduta, egun eta leku hauetan:

Maiatzak 20 (Auzoak):

  • Ugarteko eskola zaharrak 09:30etik 11:30era
  • Elgeroko elkarteen lokala 12:00etatik 13:00etara
  • Zugaztietako Jubilatuen Elkartea, 15:30etik 17:00etara
  • Larreinetako eskola zaharrak 17:30etik 18:30era

Maiatzak 21: (Udalerriko zentroa)

  • KIUBeko lokala, 9:00etatik 13:30era

Erosketen webgunea

2024ko maiatzaren 23tik 27ra edo izakinak amaitu arte webgunearen bidez erosi ahal izango dira bonuak. Kasu horretan, bonua erosi ondoren, kontsumitzaileak webgunetik bertatik deskargatu ahal izango du. Nabarmendu behar da, bonuak erosi ahal izateko, pertsonak adin nagusikoa izan beharko duela. Ezin izango dira NAN bakoitzeko bi bonu baino gehiago erosi. Aurrez aurre 60 urtetik gorako pertsonek soilik erosi ahal izango dituzte, NAN bidez identifikatuta. Ez da beste pertsona baten NANik onartuko, baimen betea eta sinatua izan ezean.

Eskuratzen dituzten pertsonek 2024ko maiatzaren 31tik ekainaren 27ra arte erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainari atxikitako establezimenduetan.