Maiatzaren 19an Sestaoko afterWALL argazki-proiektua bisitatzeko aukera paregabea eskainiko du Turismo Bulegoak. Ostegun honetan goizean, hilaren 9an, ireki egin da bisita gidatu horretan parte hartzeko izena emateko epea.
Bisitaren ibilbide gidatuan ikusi ahal izango ditugu afterWALL interbentzio fotografikoko proiektua osatzen duten 9 argazkiak; Sestaoko hirigunean instalatu zirenak Garage Lux Kolektiboak 2018an sortu zuen proiektuaren emaitza gisa.Bisitaren gidaria Garage Lux Koletiboko kide den Iñaki Izquierdo argazkilari sestaoarra izango da. Ibilbidea goizeko 11etan hasiko da Kasko plazan, eta bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
Bisitarako izen-emateak honako helbide honetara mezua bidaliz egin behar dira: visit@sestao.eus
afterWALL proiektuaren deskribapen zehatza
afterWALL Sestaoko hirigunean 2018an egindako interbentzio fotografikoa da, hormen adierazgarritasuna eta argazkien integrazioa begi bistara ekarri nahi dituena, kaleko espazioaren pertzepzioa hormatik harago zabalduz. Sestaok hiri-egitura korapilatsua du, XX. mendearen erdialdean izandako industria-boomaren ondoriozko etxebizitza-premiaren ondorioz. Presaka jendeztatu zen muinoa da, kale estuak, aldapak eta eskailerak dituena eraikin multzoen artean. Nahaspila horretan sortu da afterWALL: hainbat argazki jarri dira hormetan herritarren begiraden zain, euren eguneroko bizitzan bidelagun izan ditzaten, kaleko paisaiaren eta ikonografia kolektiboaren parte bilakatuta.
Laburpena
- Eguna: maiatzaren 19a, igandea.
- Ordutegia: 11:00-13:00
- Gidaria: Iñaki Izquierdo, Garage Lux-eko kidea.
- Elkargunea: Sestaoko Kasko plaza (ordua baino 5-10 minutu lehenago iritsita, hobe).
- Ibilbidea: 2 orduko ibilbidea Sestaoko afterWALL proiektua osatzen duten 9 argazkietatik.