Busturialdeko Zientzia Egunak 338 ikasle batuko ditu
Gernika-Lumoko Astra eraikinean izango dira gaztetxoak ostiralean maiatzak 10ean goizean
Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea eta Leartibai Fundazioak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, ostiralan –maiatzak 10ean– 338 ikasle batuko dira Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Egunean.
Gernika-Lumoko Astra eraikinean ospatuko duten jardunaldia berezian, “Busturialdea eskualdeko DBH4ko ikasleek robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea bezalako gaiak landuko dituzte. Ekimen honetan Kooperatiben Mahaia Elkarteko enpresek, EHUko ikertzaileek eta Arragua eta Doplay enpresek ere parte hartuko dute”, azaldu dutenaren erabera.
Jardunaldia , goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:30etara arte luzatuko dena, Talentatu proiektuaren baitan dago. Ekimenaren helburu nagusiak “Steam (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics) ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera ematea” da.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: Blendio presenta en la Gran Vía de Bilbao el SUV híbrido que arrasará, el BYD ATTO 2 DM-i
-
Concursos y mucha música para animar los tradicionales Aratusteak de Bermeo
-
'La voz de Hind’ llega al ciclo Fokuan en Durango
-
El Kobika de Durango logra el premio a la tapa más vanguardista en Valladolid