Síguenos en redes sociales:

Astelehenean irekiko da Sestaoko udalekuetan izena emateko epea

Gero eta gutxiago falta da udarako, eta pixkanaka-pixkanaka hain berezia den garai horretarako aisialdirako programak finkatzen doaz lurraldeko udalek. Datorren astelehenean, maiatzaren 6an, ireki egingo du Sestaoko Udalak udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea. Guztira 100 plaza eskainiko dira, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei (2013ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoei) bideratutakoak. Udalekuetan egingo diren aisialdi-jarduerek euskaraz agunartean gozatzeko aukera emango dute, uztaileko goizetan.​

Izen ematea maiatzaren 6an, astelehena, irekiko da eta hilaren 17ra arte egongo da zabalik. Plazak izen emate dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta lehentasuna izango dute gure udalerrian erroldatuta dauden haurrek.

Gurasoei lana eta familiaren zaintz​a bateragarri egitea errazteko asmoz, aurten ere jantoki zerbitzurako aukera egongo da uztaileko udalekuetan, eta haurrak utzi eta jasotzeko ordutegi malgua izango da. Beraz, ordutegi osoa 08:30etik 15:30era luzatzeko aukera izango da.

Haurrek lau txandatan eman ahal izango dute izena: lehena, uztailaren 1etik 5era izango da; bigarrena, uztailaren 8tik 12ra; hirugarrena, uztailaren 15etik 19ra eta laugarrena uztailaren 22tik 26ra arte (uztailaren 25a jai eguna da).

Izen emateak telematikoki egin beharko dira webgunean, hurrengo loturaren bitartez: Hiri udalekuetan izena emateko tramitea.​

Nolanahi ere, laguntza behar izanez gero, berori eskatu ahal izango da Sestaoko Udaleko Euskara Arloan.