Urtean zehar udalerrian ahalik eta hobekuntza gehien egiteko erronkarekin hasi zen urtea Elorrioko Udala, eta pixkanaka-pixkanaka. Oraingo honetan, argiteria publikoaren txanda izango da, eraginkortasun energetikoa hobetzeko xedearekin.

Erronka horien artean, Elorrioko Udalak urteak daramatza energia aurrezteko ahaleginean. LED teknologia agertu zenetik kale argiteria publikoa teknologia horretara egokitzen joan da pixkanaka, energiaren erabilera eraginkorragoa lortuz pausu bakoitzean.

2018an abiatu ziren herriko hainbat puntutan eta udal instalazioetan LED argiteria instalatzeko lanak. Iazko neguan ere zazpi kaletan egin ziren hobekuntzak eta dagoeneko 600 esku-hartze baino gehiago egin dira orotara.

Hala, aurten 3. fasea garatuko da aurreikusitako plangintzaren barruan, eta 157 argi aldatuko dira. Pasa den ostiralean hasi zituzten honako eremuetan egingo diren lanak: Buskantz, Nizeto Urkizu, Azpikoerrota, Ibaiondo, Urarka, Labakua, Esteibarlanda eta Ibarra. Berriztutako argiteriak 138.531,35 euroko aurrekontua du eta Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko 56.000 euroko dirulaguntza jaso du.

Honekin guztiarekin, energia aurreztu, mantenua hobetu eta instalazioarekiko kontrola hobetu nahi da. Horrez gain, energiaren gehiegizko kontsumoak eragiten duen BEG isuriei aurre egitea da beste helburu garrantzitsu bat; izan ere, Elorrioko Udala udalerri jasangarrien euskal sareko (Udalsarea 2030) partaidea da. Beraz, esku-hartze honek2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) modu aktiboan