‘Genios y genias’ hitzaldi-zikloak emakumeak artearen eta zientziaren historian zehar izan duen garrantzia aldarrikatzen du
Gainera zikloak lau saio izango ditu guztira eta martxoaren 5ean itxiko da
"Genios y genias" hitzaldi-zikloak emakumeak artearen eta zientziaren historian izan duen zeregina aldarrikatzen du. Lehen hitzaldia gaur arratsaldean izan da Bizkaia Aretoan, Laura Freixas idazlearen eskutik. Saio hauen bitartez, aktibismo feministan erreferente diren eta artearen eta literaturaren diziplinetan adituak diren lau emakumek, Laura Freixas, Josune Muñoz, Marian López Fernández Cao eta Ana López Navajas, zergatik Historiak "jeinuaren" figura beti maskulinoan aurkezten duen hausnartzen eta horretan sakontzen saiatuko dira. Helburua gizonezko horien ondoan egon ziren emakumeek benetan izan zuten rolari buruzko galderari erantzutea da pintura, fisika eta komikia bezalako eremu hain desberdinetan bikote sortzaile batzuen kasu zehatzak aztertuz eta analizatuz.
Ziklo hau Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten duen Emakumeak estrategiaren barruan antolatzen da. Gainera zikloak lau saio izango ditu guztira eta martxoaren 5ean itxiko da
Teresa Laespadak, ahaldun nagusiordeak eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, aurkeztu du ziklo hau eta Emakumeak foru estrategiak garatzen duen lanaren garrantzia azpimarratu du. Ildo beretik, adierazi du beharrezkoa dela "emakumeen presentzia espazio publikoetan eta botere-guneetan aldarrikatzen jarraitzea, bai eta gure eskubideak eta askatasunak ere, baina historian zehar ikusezina izan den garrantzi sozial, politiko eta ekonomiko guztia ahaztu gabe".
Laespadak adierazi duenez "arteak eta zientziak ere feminismoa behar dute, bizitzan eta gizartean denak bezala, berdintasunaren sinonimoa baita, beste begirada bat izateko aukera ematen digulako, ezinbestekoa benetan pertsona guztiena izango den gizartea eraikitzeko".
Hala ere, emakumeak "bakarrik artisten maitale edo musatzat, zientzialarien sostengu edo zaintzailetzat hartu izana" deitoratu du. "Ez dugu gure zereginaren aintzatespen publikorik izan, gure historia ez da kontatu, gure bizitza eta gure lana ez dira aldarrikatu. Eta hori horrela gertatu da gu ere, emakumeok, bertan egon arren, Artemisa Gentileschi (margolaria), Maruja Mayo (hau ere margolaria), Luisa Roldán "la Roldana" (eskultorea), Ada Byron (zientzialaria) edo Marie Curie (zientzialaria... hau ezagunagoa da, baina hasiera batean senarraren laguntzaile soiltzat hartu zutena) bezalako pertsonaia garrantzitsuekin, edo Frida Kalho, Aline Kominsky edo Mileva Maric-ekin, hurrenez hurren pinturaren, fisikaren eta komikiaren jenioak".
"Emakumeok beti egon gara, baina ez gaituzte aintzat hartu, ez gaituzte ikusi nahi izan. Soberan geunden, ez zuten nahi euren sorkuntza artistikoen eta gizateriaren aurrerapen zientifikoen kontakizun patriarkalean azaltzea", amaitu du.
FREIXAS
Laura Freixas (Bartzelona, 1958), Zuzenbidean lizentziaduna, idazlea eta emakumeek idatzitako literaturaren sustatzailea eta aditua, izan da "¿Dónde están las genias?" deritzon hitzaldi-zikloa ireki duena. Gaiari heltzeko adituak artearen munduan zentratu du bere azterketa, zergatik ez den emakume artista handirik egon, Linda Nochlin kritikariak bere buruari galdetzen zion bezala.
Freixasen arabera, gakoa da jasan dituzten baldintza materialen ondorioz emakume artista handiek zailtasunak izan dituztela historian zehar euren karrerak garatzeko. Emakume horiek beti egon dira autoritate maskulinoaren mende, lege diskriminatzaileak izan dituzte, kontrolatzeko zaila zen emankortasunaren mende zeuden eta erakunde kulturaletatik (unibertsitateak, akademiak, etab.) kanpo uzten zituzten. Era berean, Freixasek arreta ideologia patriarkalaren gainean jarri du, oso bizia oraindik, lotura banaezinak ezartzen baititu jenioaren eta maskulinitatearen kontzeptuen artean. Horregatik, amaitzeko, esan du ezinezkoa dela emakumeak berdintasunean barne hartzen dituen arte bat, ezta artearen historia bat ere, baldin eta jenioaren kontzeptua bera eta historia, artea eta gainerako guztia idazteko modua berrikusten ez baditugu.
Hitzaldi-zikloaren hurrengo datak
Otsailak 22. Robert Crumb eta Aline Kominsky: Viñetas a cuatro manos.
Josune Muñozekin: Aitzindaria euskal literatur kritika feministaren azterketan eta irakaskuntzan. 2003. urtetik SKOLASTIKA proiektu literarioa zuzentzen du Bilbon. 2022 ZIRGARI SARIA irabazi zuen berdintasunaren aldeko proiektuaren arloan
Otsailak 29. Frida Kahlo eta Diego Rivera
Marian López Fdz. Caorekin: Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko katedraduna da. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Institutuko zuzendaria izan da (2007-2011), eta Asociación Mujeres en las Artes Visuales MAV Elkarteko presidentea (2012-2017). Gaur egun EARTDI 941035 "Aplicaciones del Arte en la Inclusión Social" ikerketa-talde finkatuko zuzendaria da.
Martxoak 5. Mileva Maric eta Albert Einstein.
Ana López-Navajasekin: Valentziako Unibertsitatean doktorea eta hizkuntza eta literaturako irakaslea. Gaur egun Valentziako Generalitateko Hezkuntza Kontseilaritzan ari da lanean, Women's Legacy proiektu europarra koordinatzen. Proiektu horren helburua historiaren eta kulturaren protagonista diren emakumeak eta haien ondarea hezkuntza-edukietan sartzea da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Zaldibar ofrecerá ayudas al alquiler para jóvenes este otoño
-
Amorebieta emitirá los nuevos recibos de la tasa de basuras
-
“Alguna vez se ha encontrado comida ilegal en alcantarillas durante Aste Nagusia”
-
“Estamos trabajando mucho en mejorar la accesibilidad, la sostenibililidad y la seguridad en Aste Nagusia”