Síguenos en redes sociales:

Elorrioko Gozagunea martxan da gaurtik aurrera

DBHko 1. eta 4. maila bitarteko gazteentzako Gazte Gozaguneak gaurtik aurrera berriro ekingo dio bere jarduerari, ostiral eta larunbatetan, 17.00etatik 20.30era. Ametsolan (San Juan kalean) dagoen topaleku hau Elorrioko gazteei zuzenduta dago, aisialdi libre, osasuntsu eta hezitzailea sustatzeko helburuarekin. Horrela, eta asteburuetako ohiko zerbitzuaz gain, zerbitzua emateaz arduratzen diren Zientzikasi Elkarteko hezitzaileek erabiltzaileekin adostuko dute udaberriko oporretan eta ikasturtea amaitzean gauzatuko diren jarduera berezien programazioa.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea eta, beraz, jardueretan parte hartu gura duten gazteek egin behar duten gauza bakarra ostiraletan edota larunbatetan lokalera joatea izango da.