Asteburu honetan hasiko da Abanto Zierbenako Udalak hastear dauden Gabonetarako prestatu duen egitaraua. Urtero bezala, adin guztietako pertsonei bideratutako ekintzez beteriko programazioa aurkeztu egin du Udalak, urteko garai berezi hori familiarekin gozatu ahal izateko.

Abenduarekin batera, Abanto Zierbenak hasiera eman die Gabonei; hori dela eta, Udalak zenbait ekintza prestatu ditu familiek urteko garai berezi hori goza dezaten. “Udaletik Gabon alai eta zoriontsuak opa dizkiegu Abanto Zierbenako familia guztiei; hori dela eta, askotariko ekintzez osatutako programa bat egin dugu elkarte eta udal-arlo ezberdinekin batera magiaz beteriko Gabonak izan daitezen”, azaldu du Miren Pradak, Kultura zinegotziak.

Gabonei hasiera abenduaren 8an, 19:00etan, emango zaie, Gabonetako argi eta zuhaitzak piztean. Ostiralean, abenduaren 15ean, 19:00etan Gallartako Eusko Gudariak plazan, Mari Domingiren harrera egingo da. Larunbatean, abenduaren 16ean, etxeko txikienek Olentzero Domingiren etxea bisitatzeko aukera izango dute 17:00etatik 21:00etara Gallartako erakusketa aretoan.

Ostiralean, abenduaren 22an, 19:00etan, Gallartako aretoan, Bodegón Abesbatza eta La Coral de Mujeres de Sanfuentesek Eguberrietako kontzertua emango dute. Hurrengo egunean, abenduaren 23an, Abantoko biztanleek Gabonetako merkatuaz gozatu ahal izango dute. Ordutegia 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da Blasco Ibañez parkeko karpan.

Igandean, abenduaren 24ean, Olentzeroren etorrera ospatuko dugu, goizean Las Carrerasen (Montaño Aretoan) eta Gallartan (meatzaritza museoan), eta arratsaldean Sanfuentesen (frontoian). Kalejirak hiru auzoetan egingo dira arratsaldez. Egun berean, 12:00etan, las Carreraseko San Pedro elizan, musikaren maitaleek San Pedro Hogeita Lau kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute.

Urtero lez, txikienek UGPa izango dute. Asteartean eta asteazkenean, hau da, abenduaren 26an eta 27an, Blasco Ibañez parkearen ondoko karpan izango da eta 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Ostiralean, hilaren 29an, UGPa ordutegi berean zabalik egingo da, baina kasu honetan, Sanfuenteseko frontoian.

Abenduaren 28an, ostegunean, Las Carreraseko frontoian 18:00etan txikienentzako Ene Kantak ikuskizuna egingo da.

Bukatzeko, gehitu behar da aipatutakoez gain, programan ekintza gehiago ere badaudela familiek dibertsioz eta alaitasunez betetako Abanto Zierbenan gozatu dezaten. “Besterik gabe, zuen gustukoak diren ekintzetan parte hartuz egun berezi hauetaz gozatzea espero dugu eta Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu”, azaldu du Miren Pradak, Kultura zinegotziak.