Ohikoa den bezala, Durangoko Azokarekin bat, Euskal Dendak Bizkaiko hiribildua bihurtzen den hiri kulturaleko jarduerak osatuko ditu egun hauetan, eta abenduaren 6tik 10era 27. Euskal Denda indarberrituta itzuliko da Durangora. Merkatu Plazako 1.600 metro koadroak izango dira Euskal Herriko artisauen elkargune eta sektorearen erakusgarri eta Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Bizkortzeko Elkarteak antolatuta, aurtengo edizioan, 54 artisau izango dira. “Eskaintza handitzeko benetako ahalegina egin da. Horretarako espazioa birbanatu egin dugu, espezialisten presentzia ahalbidetzeko, inoiz iritsi ez garen ratioa”, azaldu dute ekitaldi honen sustatzaileek.

Bertako produktuen aldeko apustu sutsua eginez, hala nola, eskuz egina eta kalitatezkoa, artisau-sektorea inoiz baino biziago dagoela erakusteko asmoz irekiko ditu ateak Euskal Dendak. Azken edizioekin aldenduz, Durangoko Merkatu Plazan 54 erakustoki izango dira guztira, aurrekoetan baino hiru gehiago. Kopuru horrek % 10 handitzen du topaketan parte hartuko duten profesionalen kopurua. “Hau da gure erreferentziazko azoka, urteko garrantzitsuena da, horregatik, parte hartzeko eskaera ugari jasotzen ditugu. Badakigu nolako garrantzia duen artisauen eta ikusleen arteko topaketa mota horrek, eta aurten parte-hartzaile gehiago egon daitezen aplikatu gara”, aurreratu dute Arbasoko arduradunek.

27 edizio dagoeneko eta horietan guztietan helburu bakarra. Artisautzaren sustapena zabaltzea eta, era berean, artisautzaren merkaturatzea eta sakontzea da, Euskal Herrian egin izanaren zigiluarekin. Hori dela eta, azoka hau aukera paregabea izaten da artisautza lanak zuzenean ezagutzeko. Are gehiago, profesional horiek ezagutzeko parada ederra izaten da. Izan ere, Euskal Herriko artisautzak mugak gainditzeko kalitatea badu, eta Durangon ikusteko gai izango da publikoa. Urtero azpimarretzen duten moduan “elkarte honek antzinako ofizioak balioesten ditu, izan ere, bere baitan dituzten artisauek beti landutako objektuak garatzen dituzte, fabrikazioaren ikuspuntutik, hau da, lanak eta artisautzako prozesuak ahalik eta gehien errespetatuz diseinatuak”.

Hala eta guztiz ere, honek ez du esan nahi Euskal Denda ez dagoela berrikuntzaren txokorik. “Askok baino askok berrikuntzak egiten dituzte eta orainean eta etorkizunean bilatzen dituzte beren inspirazio iturriak. Horregatik guztiagatik, gaur egun, artisau izatea garaikidetasunaren sinonimoa da, eta beste behin ere agerian jarriko da edizio honetan. Horretan guztian eragina du XXI. mendeko artisauek berrikuntzaren, diseinua, iraunkortasuna, teknika zaharrak menderatzea, bilaketarekin uztartuz. Apustu pertsonal horiei esker, eta profesional asko benetako aitzindari bihurtu dira”, laburbildu dute.

Balio erantsia

Krisi garai hauetan, Euskal Dendak, beste ezein sektorek bezala, egungo krisi ekonomiko eta soziala pairatu duela ez du ezkutatzen. Azken edizioan, bost eguneko azokarekin, 33.171 bisitari izan ziren. Zenbaki horiekin, Durangoko artisautzarekin egindako hitzordua pandemia aurreko garaietara itzuli zen. Zentzu horretan, ekitaldiaren antolatzaileen iritziz, “Euskal Denda bezalako azoka berezi batera bertaratzea balio erantsia da, argi eta garbi uzten baitu bertara hurbiltzen direnek kontzientzia osoz egiten dutela eta bertan parte hartzen duten artisauekin gozatu eta ikasi nahi dutela. Euskal Dendako publikoa, beraz, publiko fidela da, azoka hau bisitatzen duenean nora eta zertara doan badakiena”.

Parte-hartzea

Datuei dagokionez, dagoeneko tradizionala den gune hau euskal lurralde guztietatik etorritako profesionalen sorkuntza luzarorako agertoki izango da. Edizio honetan, Bizkaiko sektoreak izango du ordezkaritza handiena, guztizkoaren % 62 zenbatuta. Baina ez dira faltako Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurditik etorriko direnak.

Bestalde, 54 parte-hartzaileetatik 15 Durangon aurkeztuko dira lehen aldiz, hau da, artista berrien % 27a; horietako batzuk sortu berriak ere dira, eta horrek, beti bezala, balio erantsia ematen dio azokari. Lurraldeka, beste behin ere Bizkaia izango da ordezkari gehien izango duena, guztira 29 izango dira. Gipuzkoarren presentzia igoko da, lurralde horretako 14 artisauetara iritsiz. Arabatik 2 iritsiko dira eta Nafarroako foru lurraldetik 7. Bestalde, Ipar Euskal Herritik artisau bat etorriko da, Lapurdikoa hain zuzen ere.

Nola ez, Durangaldeko artisauak ere bertan egongo dira eta edizio honetan eskualdeko sei profesional izango dira. Guztiak ere topaketa honen klasiko handiak, aldi berean, berrikuntza ugari izango dira tailer berriekin. Besteak beste, Eneko Unzalu herriko bitxigilea hitzordu honen klasiko bat bilakatu da, Gorakat elorriarrak ere ez du topaketa hau galdu nahi, eta edizio hau bere seigarren partehartzea izango da. Restaurarte, 2010ean stand onena irabazi zuen tailerra ere hitzorduaren finkoetako bat izango da eta bestalde, Euskal Dendan ere CY Jntziak, Veletta eta Amalur sinadurak izango dira.

Beti bezala, Euskal Dendak bisitarien gustuei erantzuteko ahalegina egingo du eta sektoreka, ehungintzari lotutako artisauak izango dira nagusi, eta 11ra iritsiko dira. Horien artean denetarik aurkitu ahal izango da; osagarrietan, moda propioan edo mota guztietako beroki jantzietan aritzen direnak. Gabonak hain hurbil izanez, ezin izango dira falta bitxigintza, larrugintza, imitaziozko bitxiak, zeramika, zura edo kosmetika bezalako ohiko segmentuak, gremio bakoitzeko lau artisau izango ditu.

Gune honetan bilduko diren beste esparru batzuk gremioetako profesionalak izango dira, hala nola panpinagintza (1), jostailuak (1), euskal kirola (1), makramea (1), serigrafia (1), lore lehorra (1), feltroa (2), kakorratza (1), zaharberritzea (1), landare- zuntzak (1), estanpazioa (1) eta enkoadernaketa (1).

Nekazaritzako elikagaien sektoreari, halaber, leku garrantzitsua egingo zaio aurtengo Euskal dendan, bere arloko onenetarikoak izango dira. Hortaz, leku berezia izango dute Gorrotxategiren txokolateak, Garrarteren garrapinatuak, Lorez Loreren eztia, Katealderen pateak edo Ziorregiko gaztak.

Ordutegia

Euskal Dendarek 27. edizioak ateak irekiko ditu abenduaren 6tik 10ra Durangoko Merkatu Plazan. Goizez, 11.00etatik 14.30era bisitatu ahal izango da eta arratsaldez 16.30 – 20.30 bitartean. Igandean, hilak 10, 11.00etatik 20.00ak arte euskal artisauen sorkuntzekin gozatzeko aukera izango dute. Datozkigun egunei erreparatuta, aurtengo ediziorako aurreikuspena aurreko urteetakoenaren antzekoa da, bai bisitariei, bai salmentei dagokienez. “Horrek esan nahi du sektorearentzako bultzada bat dela”, aitortu dute hitzorduaren antolatzaileek.