Arrigorriaga, Getxo, Basauri... Bizkaiako hainbat udaletan egongo da ikusgai Bosteko 23 erakusketa ibiltaria. Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari Begoña de Ibarrak eta Arrigorriagako alkate Maite Ibarra Gotik erakusketa ibiltaria inauguratu dute Arrigorriagako Euskaldun berria erakusketa aretoan. 

Bosteko erakusketaren hogeita seigarren edizioa Arrigorriagan abiatuko da, eta, gero, lekukoa Basauriri emango dio, urriaren 11tik 30era. Getxo izango da lekukoa hartuko duen hirugarren udalerria, azaroaren 2tik 19ra. Ondoren, Zornotzan izango dute ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 12ra, eta Leioa izango da erakusketa hartuko duen azken udalerria, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra.

Bosteko 23 erakusketa ibiltariaren programazioa Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Amorebieta-Etxano eta Leioako udalen lan koordinatuari esker egin ahal izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Antzinako Greziatik, "caos" terminoa, erakusketaren izenburuaren hasieran dagoena (‘Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak’), unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, beraz, kosmosa sortu aurretik zegoen hutsunearekin; bertan, materiaren eszenaratzeak artikulazio abstraktu eta informala zuen. Hortik abiatuta, unibertsoaren beraren antolamendua konfiguratu zuten askotariko egiturak eta izar-konposizioak sortu ziren, kosmosa finkatzeko. Hasieran hutsunea zen nagusi, baina unibertsoaren bilakaera hasierako nahasmenetik urrunduz joan zen ordenara bideratzeko, hau da, kaosetik kosmoserako igarobidea sortu zen, non elementu bakoitzak bere lekua eskuratu zuen, kausaren eta efektuaren legeari lotutako arrazoi baten pean.